Museoen Eguna 2025 - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Maiatzak 18

Museoen Eguna 2025

Eraldatzen ari den komunitate baten alde

Data:

2025-05-18

Ordua:

10:00etatik 20:00etara

Prezioa:

Doako jarduera

Hizkuntza:

Gaztelania eta euskera

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa, Museo plaza, 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

• Bisitak: bisita baino 30 minutu lehenago eman behar da izena museoko txartel-leihatilan• Kontzertua: ez da izena eman behar

  • Musika
  • Bisita gidatuak

Museoen Nazioarteko Egunak museoaren komunitate hedatuarekin, alegia, bere Lagunekin eta ohiko bisitariekin dugun konpromisoa aitortzen du aurten. Horiek guztiak erakundearen bizitza aktiboaren parte dira, era askotara eta modu konplizean parte hartuz.

Horregatik, aurtengo programazioa pentsatuta dago museoaren bildumaren eta erakusketen inguruko beste ikuspegi batzuk eskaintzeko, eta museoaz gozatzeko, elkargune sozial eta kultural gisa, hallean egingo den kontzertu baten bidez. Igande honetan, gainera, museoa 20:00ak arte irekita egongo da.

Hori guztia, 1977tik museoek beren gain hartzen duten nazioarteko efemeride hau ospatzeko.

Programa museoan

Museoaren ez-ohiko irekiera 20:00ak arte

  • 11:30 12:15etan – Arte eta literatura bisitak erakusketa honen inguruan: Grekotik Zuloagara
  • 12:00 13:00etan – Bisita erakusketa honetara: Max Ernst. Paris, 1922-1928
  • 13:00 – 14:00etan – Josetxu Obregonen kontzertua Biolontxelo-soloa museoko Icaza hallean
  • 17:30 – 18:15etan – Arte eta literatura bisitak gai honen inguruan: Funts berriak
  • 18:00 – 19:00etan – Bisita erakusketa honetara: Grekotik Zuloagara

Bisitak: bisita baino 30 minutu lehenago eman behar da izena museoko txartel-leihatilan

Kontzertua: ez da izena eman behar

Programa partekatua Bizkaia Museoz Museo


Museoko programazio bereziaz gain, Bizkaiko museoen sarearekin batera antolatutako ekimenean ere parte hartuko dugu. Bat egiteko, Max Ernst surrealistak asmatutako frottage teknika artistikoari buruzko tailer berezi bat prestatu dugu. Bertan parte hartuko duten haurrek teknika hau ezagutu ahal izango dute beren obra sortuz.

  • Aforoa: 10 partaide talde bakoitzeko (helduen laguntzarik gabe)
  • Adina: 5-11 urte
  • Lekua: Evaristo Txurruka kaia (Abandoibarra)
  • Ordutegia: 11:00etatik 15:00etara
  • Iraupena: 30 minutu tailer bakoitzeko (8 tailer emango dira jarraian)
  • Izen-ematea: tailerra garatuko den karpan bertan