Montehermoso Kulturunera bidaia kulturala - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Lagun Artean programa

Montehermoso Kulturunera bidaia kulturala

Nestor Basterretxearen mendeurrena

Beste kultur bidaia bat proposatuko dugu Lagun Artean programaren barruan. Oraingoan, Néstor Basterretxea artistaren jaiotzaren mendeurrenaren harira.

Data:

2024-09-28

Ordua:

09:00etik 17:00etara

Prezioa:

50 € pertsonako (autobusa, bisita gidatua eta bazkaria biharko)

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Montehermoso Kulturune / Lasarteko eliza

Norentzat:

Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK BETE DIRA

  • Bisita gidatuak
  • Museoaren Lagunentzat bakarrik

Aukera paregabea da Euskal Serie Kosmogonikoa (1972-1975) bisitatzeko. Haritz-egurrezko 17 eskultura ditu, baita brontzezko ale bat ere, artistak berak 2008an gure museoari dohaintzan emana, eta, orain, aldi baterako laga dioguna Vitoria-Gasteizko Montehermoso Kulturuneari
 
Bidaia-planaren barruan, gainera, Lasarteko elizara bisita dago. Han, Gorka Basterretxeak, artistaren semeak, Néstor Basterretxeak oso-osorik diseinatutako kultuzko altzarien xehetasunak azalduko dizkigu. Ondoren, bazkaria eginez amaituko dugu goiza.



Bidaia-plana

  • 9:00

    Topagunea, Arte Ederren Bilboko Museoko sarreran (Museo Plaza)

  • 9:15

    Abiatzea, autobusean

  • 10:30

    Montehermoso Kulturunera iristea

  • 10:45 -12:15

    Euskal Serie Kosmogonikoaren sarrera hitzaldia eta bisita librea, Montehermoso Kulturunean

  • 12:45

    Lasarteko elizara autobusez eramatea (Araba)

  • 13:00 – 13:30

    Gorka Basterretxearen ongietorria eta elizara bisita

  • 13:45 – 14:00

    Jatetxera bidaia

  • 14:00 – 15:30

    Bazkaria Araba Jatetxean

  • 15:45

    Abiatzea, autobusean

  • 17:00

    Bilbora iristea (Museo Plaza)

Ordurako iristea eskatzen da. Bidaia aurreikusitako orduan hasiko da. 

Erreserba bertan behera utziz gero edo ez joatekotan, ez da izango aukerarik eguna aldatzeko edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.