Mikroipuinak - Partaidetzazko bisitak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Mikroipuinak – Partaidetzazko bisitak

Edo nola berridatzi artelanak

40 minutuko topaketa hauek museoko artelan bat jartzen dute elkarrizketan gure jakinduria kulturaleko beste hainbat erreferentziarekin. Besteak beste, literatura eta zinea (baita Artearen Historia bera ere) kontuan hartuta, jarduera honek artelanean bertan zuzenean agertzen ez diren oihartzun horiek partekatzea eta entzutea proposatzen du, beste ikuspegi batzuetatik artelanaz jabetzeko aukera eskaintzen digute-eta.

Elkarrizketarako eta hausnarketarako lekua da, eta, bertan, parte-hartzaileek badute taldearen gaineratikoarekin artelanak sorrarazten dizkien iritziak, ideiak edo sentipenak partekatzerik, azkenean sorkuntza literarioan berezkoak diren gaitasun asmatzailea eta poetikotasuna abian jartzeko.

Data:

2023-01-01 2025-05-07

Ordua:

Deialdiaren arabera. Erakustaldi bat, programatutako egunetan

Prezioa:

Gaztelaniaz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Bisita gidatuak

Hurrengo bisitak:

2025|04|23 2025|05|07

Dama baten erretratua

Mikroipuinak VIII

“Grekotik Zuloagara. Espainiar artearen maisulanak Arte Ederren Bilboko Museoan”, erakusketaren barruan, mikroipuinen edizio berri honek damen erretratu-sorta bat aurkeztu nahi du, literaturaren maila goreneko lan batzuetan eragina izan zuten amets eta ideal erromantiko horiei buruz hitz egiteko.

Informazio gehiago >

Aurreko bisitak:

2024|11|20 2024|11|27

Zoritxarra ezagun izan zen noizbait 

VII. mikroipuinak

Irakurtzeko ohiturak garrantzizko lekua izan zuen Juan Luis Goenagaren bizitzan eta ibilbidean. Eta horri esker osatu zuen liburutegi pertsonal bikaina, Woody Allen zinemagilea bera ere erakartzerainokoa. Liburutegi horrek arte, arkeologia, geologia edo labar-artearen katalogoak biltzen zituen, baina baita beste egile handi batzuen hitzak ere, hala nola Pío Baroja, José Miguel de Barandiarán, H.P. Lovecraft edo Edgar Allan Poerenak, eta horien irudimen eta atmosferak Goenagaren beraren lanetan ere izan zuen oihartzuna.

Informazio gehiago >

2024|07|04

Oinezko baten dibagazioak

Mikroipuinak VI

Alejandro de la Sota Aburtoren liburu ezagun baten izenburua baliatuta, museoko erakusketa berrietan zehar parte hartuz egiteko bisita honetan kartografiatuta ageri da 1900etik Gerra Zibilera bitarteko Bilbo, diletantismoa, bizitza soziala, aisia eta nazioarteko korronteen berrikuntzak eragile zirela, kultura-bizitza bizi-bizia gauzatu zeneko garai hura.

Informazio gehiago >

2024|02|22

Ahanzturaren arrailak, oroitzapenaren lubakiak 

Mikroipuinak V

Jarraipena emango diogu partaidetzako bisitaldi honi, eta bildumaren irakurketa poetiko bat egingo da. Topaketa honetan, zenbait testuren bidez, oroimenaren rolaren inguruan hausnartuko dugu, ulertuta oroimena dela oroitzapenak eta ahanzturak zeharkatzen duten tokia.

Informazio gehiago >

2023|12|14

Irakurri gabeko gutunengatik

Mikroipuinak IV

Bisita parte-hartzaile hau berriro aktibatzen da bildumaren berrirakurketa poetikoa eskaintzeko, artisten, idazleen, pertsonaia historiko eta anonimoen, poeten eta abarren arteko korrespondentziak markatutako ibilbide baten bidez. 

Informazio gehiago >

2023|10|19

Memoriaren lorategietan, ametsen jauregian

Mikroipuinak III

Guinea-Ameztoy txandakatze berria dela eta, Mikroipuinak partaidetzazko bisita aktibatuko da ostera ere, aretoaren berrirakurketa poetikoa egiteko.

Informazio gehiago >

2023|06|22

Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak

Mikroipuinak II

Berriro jarri da martxan Mikroipuinak partaidetzazko bisitaldia, bildumaren berrirakurketak aztertzeko eta idazketaren berezko asmamena eta izaera poetikoa zabaltzeko; oraingoan, genero-identitatearekin lotutako erreferentzia literarioak hartu dira abiapuntu.

Informazio gehiago >

2023|04|20

Edo nola idatzi Bilduma

Mikroipuinak I

Museoak topagune bat irekiko du Lagunentzat, literatur sorkuntzak berezkoak dituen asmatzeko gaitasuna eta izaera poetikoa bultzatzeko helburuarekin.

Informazio gehiago >