Max Ernst. Surrealismoren poetikak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Maiatzaren 8tik 29ra

Max Ernst. Surrealismoren poetikak

Hitzaldi-zikloa

Data:

2025-05-08 2025-05-29

Ordua:

18:30ean

Prezioa:

  • Ziklo osoa (izen-emateak maiatzak 7ra arte):
    • Museoaren Lagunak: 12 €
    • Orokorra: 20 €
  • Hitzaldi bakarra (izen-emateak maiatzak 8tik aurrera):
    • Museoaren Lagunak: 5 €
    • Orokorra: 8 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Hitzaldi solteetarako izen-emateak zabalik (saio bakoitzaren fitxan)

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Babeslea:

Max Ernst. Paris, 1922-1928” erakusketaren esparruan, hitzaldi-ziklo honen xedea da margolari surrealista horren bizitzari, ibilbideari eta obrari lau hurbilketa egitea. Haren lanean islatzen da surrealismoak arte-mugimendu gisa eta mugimendu politiko gisa utzitako arrastoa; begiratzeko “beste” modu berezi horren bidez eraikitako iruditeria eta beste arte-diziplina batzuekin duen lotura; eta nola XX. mendeko artearen garapenerako funtsezkotzat jotzen diren berrikuntza teoriko eta teknikoen ekarpenak ahalbidetu zuen hori guztia.

Horren guztiaren berri ematen dute erakusketan dauden 14 margolanek, 6 marrazkiek eta Histoire naturelle karpeta ospetsua osatzen duten 34 fototipoek, Obra Gonbidatua programaren esparruan.

Hurrengo hitzaldiak:

2025|05|15

Ezezagunak gauean. Ametsen herrialdeko begirada politikoei buruz

Yayo Aznar, UNEDeko Geografia eta Historia Fakultateko dekanoa

Informazio gehiago >

2025|05|22

“Nire bizitzako hiru urte baino ez ziren izan!” Leonora Carrington eta Max Ernst

Juncal Caballero Guiral, Jaume I.a Unibertsitateko Arteen Estetika eta Teoriako irakaslea

Informazio gehiago >

2025|05|29

Ametsetarako teknikak. Max Ernsten “collageak” eta “frottageak”

José Galindo Gálvez, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko Arte Ederren Fakultateko dekanoa

Informazio gehiago >

Aurreko hitzaldiak: