Max Ernst eta Aram Mouradian, haren lehen galerista - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Obra Gonbidatuaren testuinguruan

Max Ernst eta Aram Mouradian, haren lehen galerista

Georges Sebbagen hitzaldia

Data:

2025-02-13

Ordua:

19:00etan

Prezioa:

• Orokorra 8 €• Lagunak 5€

Hizkuntza:

Frantsesa (aldibereko itzulpenarekin gaztelerara)

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Lekuak amaitu dira

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Max Ernst. Paris, 1922-1928 Obra Gonbidatua aurkezten dela-eta, mugimendu surrealistako aditu garrantzitsuenetakotzat jotako Georges Sebbag idazle eta filosofoak hitzaldi bat emango du, artistaren ibilbidean eta jatorri armeniarreko Aram Mouradian britainiar galeristarekin izan zuen harreman erabakigarrian sakontzeko.

1921ean, André Bretonek eta Simone Kahnek Parisen zuten Au Sans Pareil liburu-dendan Max Ernsten lehen erakusketa antolatu zuten, haren obra dadaista bilduz. Zenbait urte geroago, 1926an, haren lehen banakako erakusketa egin zen, ordurako kutsu surrealistakoa, Aram Mouradian eta Leonard van Leer zuzendari zituen galerian, rue de Seine kaleko 41. zenbakian. Erakusketan zenbait obra garrantzitsu jarri ziren ikusgai, besteak beste, Gaueko iraultza, Emakumea makurtuta eta Maitale handia I eta II, baita frottage teknikarekin lotutako beste lan batzuk ere. Urtebete geroago, Mouradianen eta haren bazkidearen galerian egindako bigarren erakusketan, Bi neskato pose ederretan mihisea aurkeztu zuen.

Bi erakusketoi esker, Max Ernst surrealismoko margolari paradigmatikoen artean kokatu zen. Oraingo honetan, lehen erakusketa egin eta ia ehun urte geroago, aukera izango dugu Ernsten obren kalitatea miresteko, margolariaren adiskide eta galerista Mouradianek hasieratik bildu eta kontserbatu zituelako.



Parte-hartzaileak

Georges Sebbag


Filosofian doktorea da. Hainbat saiakera idatzi ditu denborari, gizarteari eta arteari buruz, bai eta surrealismoari buruzko zenbait liburu ere. Haren azken bi argitalpenek –Potence avec paratonnerre. Surréalisme et philosophie
eta Foucault Deleuze. Nouvelles Impressions du Surréalisme– haren bi ikerketa-ildo nagusiak lotzen dituzte: filosofia eta surrealismoa