"María Franciska Dapena. Guerra, autobiografía de una artista, cárcel" - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Larunbata, martxoak 8

“María Franciska Dapena. Guerra, autobiografía de una artista, cárcel”

Liburuaren aurkezpena

Data:

2025-03-08

Ordua:

12:00etan

Prezioa:

Doako jarduera

Hizkuntza:

Gazteleraz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Topaketak

Babeslea:

David Fuentek María Franciska Dapena artistaren inguruan egindako ikerketak liburu formatuan ikusten du argia orain. Museoak argitaratuta, edizio honetan artistaren idazlanik aipagarrienak biltzen dira: poemak, kontakizunak, eleberriak, testu autobiografikoak, gutunak edo testigantzak dira Dapenak landu zituen literatura-erregistroetako batzuk.

David Fuentek egindako testu-aukeraketa 1960ko eta 1970eko hamarkaden artean kokatzen da. Urte horietan, artistaren ibilbidea Estampa Popularren parte hartzeagatik edo arrazoi politikoengatik espetxeratzeagatik markatu zen. Azken batean, María Franciska Dapena bezalako figura baten alderdi ezberdinak sakonki ezagutzeko aukera ematen duen liburua: artista, komunista, errepresaliatua, emakumea, idazlea edo ama, besteak beste.

Aurkezpenean Miriam Alzuri Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzaileak eta David Fuente argitalpenaren editoreak hartuko dute parte.