Maitasunaren eta heriotzaren artean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Pasioak artean

Maitasunaren eta heriotzaren artean

Francisco Calvo Serraller Hitzaldi zikloa

Pradoko Museoaren Lagunak Fundazioarekin lankidetzan antolatutako 8 hitzaldi.

Data:

2025-01-22 2025-03-12

Ordua:

18:30ean

Prezioa:

Ikusi taula beherago

Lekua:

BBK Aretoa (Kale Nagusia, 19-21)

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Ziklo osorako izen-emateak irekitaIzena eman hemen

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Babeslea:

Antolatzailea/k:




“Plazerarekin edo minarekin batera doan guztia”. Horrela definitzen zuen Aristotelesek denok, bizitzaren une batean edo bestean, sentitzen dugun pasio-espektro zabala.

Horregatik, maitasuna, heriotza, alaitasuna, umorea eta desira, besteak beste, izan dira arte guztietako obretako gai nagusiak. 8 adituren eskutik, sailkatzen eta definitzen hain zailak diren emozio horiek irudikatzeko moduan murgiltzeko asmoa dugu.


Ikonografia erlijiotsu eta mitologikoetatik harago, teoria artistiko eta ideologikoetatik haratago, pairatzen ditugun grina eta irrika horien islak benetako bizitzaz betetzen du artea.

Programa

2025.01.22

Artea eta arimaren mugimenduak

Alberto Pancorbo La Blanca. Artearen historialaria

2025.01.29

“Seras a pocos dias deste mundo passada”. Bizitzaren eta heriotzaren
irudiak Erdi Aroko artean

Marta Poza. Unibertsitate Konplutentseko Artearen Historiako irakaslea 

2025.02.05

Desira XVII. mendeko pinturan, liluraren eta zentsuraren artean

David García Cuetos. Prado Museoko 1800. urtera arteko Italiako eta Frantziako Pintura Saileko burua

2025.02.12

Buru grinatsuak. Pasioak eskulturan, Errenazimentutik Franz Xaver Messerschmidtera

Manuel Arias Martínez. Prado Museoko Eskultura Saileko burua

2025.02.19

Pasioen soinua. Arimaren kantua 1600 eta 1750 bitartean

Gabriel Menéndez Torrellas. Musikologoa eta Artearen historialaria

2025.02.26

Goya: denboraren eta heriotzaren poeta

Manuela Mena. Artearen historialaria

2025.03.05

Bizitzeko poza. Gozamenaren poetikak arte modernoaren sorreran

Eugenio Carmona. Málagako Unibertsitateko Artearen Historiako katedraduna

2025.03.12

Gauguin eta basatiarekiko pasioa

Agustín Sánchez Vidal. Zaragozako Unibertsitateko Artearen Historiako katedradun emeritua

Tarifak
  •  

    Presentziala

    Online

  • Publiko orokorra

    125 €

    100 €

  • 65 urtetik gorakoak, langabeak, ikasleak eta irakasleak

    110 € *

    90 € *

  • Arte Ederren Bilboko Museoaren lagunak eta Prado Museoaren lagunak

    95 € *

    75 € *

* Tarifa murriztuaren onuradun izateko, ezinbestekoa da dokumentazio ofiziala aurkeztea.

 

Ikastaroaren garapena

Presentziala

  • Asteazkena, 18:30ean
  • BBK Aretoa (Kale Nagusia, 19-21

Online

  • Programaren ordenari jarraituz, ostiralero ikastaroan izena eman duten pertsona guztiek aste horretako asteazkenean emandako hitzaldiaren bideorako esteka jasoko dute. Bideo bakoitza hogeita bost egunez ikusi ahal izango da nahi beste aldiz. Epe hori igarotakoan, eskuragarri egoteari utziko dio.
Informazioa

Tel: 94 439 61 37 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara) edo visitantes@bilbaomuseoa.eus

Beka eskaria

BBK Fundazioak 25 beka emango ditu unibertsitateko ikasleentzat, lizentziatuentzat eta irakasleentzat, eskatzailearen merituak eta beraren egoera ekonomikoa kontuan izanda.

Beka lortzeak esan nahi du ikastaroan nahitaez parte hartu behar dela.


ESKARI – EPEA

2024ko azaroaren XXtik 2025ko urtarrilaren XXera.

Nahitaezkoa da matikula online aldez aurretik egitea.

Urtarrilaren 2XXan onuradunei beka lortu dutela jakinaraziko zaizkie.


AGIRIA

  • NAN edo pasaportea
  • Ikasle txartela
  • Irakasle txartela, zentroko frogagiria edo nomina
  • Unibertsitateko titulua edo espediente akademikoa
  • Eskatzailearen edo, bestela, famili buruaren, 2023ko ekitaldiko errentaren aitorpen osoa. Ez bada errentaren aitorpenik egin, aurkeztu zergasalbuespebaren ziurtagiria.
  • Langabezia egoeran zaudela ziurtatzen duen agiria (dagokion kasuetan)

Aipatutako informazioa visitantes@bilbaomuseoa.eus bidaltzea derrigorrezkoa da.


GARRANTZITSUA

Originalak ez dira onartuko eta ez da agiririk itzuliko ere.
Osatu gabeko agiriak ez dira kontuan izango

 

 

 

Conferencias del Prado Conferencias del Prado