Lizentzia poetikoak II - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Apirilaren 24tik 29ra

Lizentzia poetikoak II

Jarduera programa

"Lizentzia poetiko" hauen bigarren edizioak zabaldu dira, bildumaren inguruko zeharkako irakurketak elikatzen jarraituko duen esperimentazio-gune bat irekitzeko; aldi berean, bisitariei museoa sentitzeko gonbita egiten zaie, beste esperientzia artistiko batzuen bidez: literatura, dantza eta musika.

Data:

2025-04-24 2025-04-29

Ordua:

Saioaren arabera

Prezioa:

Saioaren arabera

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
  • Musika

Antolatzailea/k:

Zentzu zabalean, lizentzia poetikoa arrakala gisa ulertzen da; artista guztiek, nahi duten efektua lortze aldera, hizkuntzaren eta estiloaren ohiko arauak hausteko eta gertakariak aldatu edo haietan eragiteko duten askatasun hori da.  

Artistak gai izan behar du hizkuntza plastikoaren zein idatziaren barruan asmatzeko, bere barneko mundua aztertuta; hala, askotariko egiturak eta geruzak sortzen ditu, inguratzen duen mundua ulertzeko. Hizkuntza poetikoak –bere adiera guztietan: musika, idazketa, artea, poesia eta dantza– zerbait izendatu edo mugatzean esan gabe uzten diren gauza guztietan jartzen du arreta.   

Arte horiek ematen diote haizea arimari, bai eta mekanismoari bere zentzurik zorrotz eta garrantzitsuena ere: gizakiaren enpatiarako eta katarsirako gaitasuna.  

Aurreko Jarduerak:

2025|04|29

Los Perros: Led Silhouette + Marcos Morau

Dantza museoan

Museoak Dantzaren Eguna ospatuko du Marcos Morauk (La Veronal-en zuzendariak) sortutako eta Martxel Rodríguez eta Jon López (Led Silhouette konpainia) dantzariak protagonista dituen Los Perros pieza eszenikoa aurkeztuz. Gizarte postmoderno honen deshumanizazioari aurre egiteko formulei buruzko galderak planteatuko dituzten belaunaldien arteko espazioak irekitzeko beharrari erantzuten dio piezak, artearen bidez. Dantzaren erabilera gure mundua ulertzeko eta oihu bat itzuli ahal izateko, bidea irekitzeko borrokan ari diren belaunaldi askoren amorrua akaso.

Informazio gehiago >

2025|04|24

Dickensi eta Zamacoisi buruz: haurtzaroko erretratuak

Fernando Galván Reularen hitzaldia

Hitzaldi honetan, koadroa erosi berri dela-eta, Charles Dickens idazle ingelesa (1812-1870) Eduardo Zamacoisen "Landako zaindaria" (1867), 1868ko apirilean, New Yorken, erostera eraman zuten inguruabarrak aztertuko dira. Dickens bere obraren jendaurreko irakurketen bira luzeetako bat egiten ari zen, Estatu Batuetan. Orduantxe ohartu zen Zamacoisen obraz, eta bere unibertso literarioaren funtsa ezagutu zuen hartan.

Informazio gehiago >