Jarduerak
Liburuen itsasoan nabigatzeko iparrorratza
José Luis Gonzalo Sánchez-Moleroren hitzaldia
José Luis Gonzalo Sánchez-Molero adituaren hitzaldi honetan, Arriola-Lerchundi senar-emazteek bibliofiliaren esparruan egindako garrantzizko lana azpimarratzen da –erakusketa honetako funts protagonista–, material horren kalitate artistiko eta historikoa interpretatzeko baliagarria izan daitekeen iparrorratza eskaintzeko eta bibliofiliak duen garrantzia nabarmentzeko helburuarekin.
Data:
2024-11-12
Ordua:
18:30ean
Prezioa:
Museoaren Lagunak: 5 € Publiko orokorra: 8 €
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Lehentasunezkoa Museoaren Lagunentzat, urriaren 17tik 20raIzen-emateak hemen
Plaza-kopurua:
Mugatuta
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
José María Arriolak eta Rosa Lerchundik 1966az geroztik bildutako liburuen bildumak 20.000 eta 15.000 eskuizkribu inguru ditu gaur egun. “Paperezko itsaso” bat da, egile, izenburu eta gaien “ozeano” bat, eta, horregatik, bertako orrietan barrena nabigatzeko iparrorratza behar du bisitariak. Zeregin horretan jardungo du José Luis Gonzalo Sánchez-Molerok, aditua baita liburuen eta liburutegien historian.
Hitzaldian aztertuko den erakusketan bilduma aberats horren parte bat baino ez da erakusten. Euskal bibliografiak berezitasun nabarmenak izan ditu beti, bere berezitasun historikoen eta Euskal Herriak XIX. mendeaz geroztik izan duen bilakaera sozial, ekonomiko eta politikoen ondoriozkoak.
Alabaina, bibliofilo batzuetatik besteetara ere aldeak daude, normala denez, eta hala ikusten da bilduma bibliografiko honen osaeran eragina izan duten interesetan. Benetako bibliofiloak jaiotzetikoa du jakin-mina, eta gogo bizi horrek bultzatzen du liburuak ezagutza objektu gisa eta lekuko historiko eta artistiko gisa maitatzera. Horregatik, objektu hori eskuratzeak eragiten duen pozarekin batera, partekatzeko gogoa ere sortzen da. Erakusketa hau da horren erakusgarri.
José Luis Gonzalo Sánchez-Molero. Madrilgo Complutense Unibertsitateko Dokumentazio Zientzien Fakultateko dekanoa da, liburuaren, liburutegien eta bibliofiliaren historian aditua, eta El Escorialgo Monasterioko Errege Liburutegiko funtsen kontserbaziorako aholkularia.