Jarduerak

Lagun Artean programa
Kultur bidaia Artium Museora
Museoaren Lagunentzako jarduera esklusiboa
Museoak Lagun Artean programarekin jarraitzen du, museoko kideentzat soilik diren bidaia kulturalen proposamena.
Data:
2023-11-04
Ordua:
10:15etik 17:15era
Prezioa:
40 €
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Lekua:
Bilboko Arte Ederren Museoa Museo Plaza, 2
Norentzat:
Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
LEKUAK AGORTU DIRA
- Bisita gidatuak
Lagun Artean programaren lehen deialdiak izandako arrakastak animatuta, gure Komunitatearentzako beste kultur bidaia bat egingo dugu. Oraingoan, Vitoria-Gasteiz izango dugu helmuga. Programaren barruan, autobusezko joan-etorria ez ezik, Artium-Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museora bisita eta museoan bertan dagoen Cube jatetxean bazkaria ere badaude.
Bisitaldia Bilduma partekatua ekimenaren barruan antolatu da. Haren xedea da oraindik jardunean dauden euskal artisten lanak –Gasteizko museo horretan gordeak– eskuratzea, eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren dirulaguntzari esker da posible. Artium Museoak, Tabakalerak eta gure museoak elkarrekin hautatzen dituzte partekatutako funts artistiko horretarako eskuratu beharreko obrak.
-
10.15 h
Topagunea, Arte Ederren Bilboko Museoko sarreran (Museo Plaza)
-
10.30 h
Abiatzea, autobusean
-
11.30 h
Vitoria-Gasteizera iristea
-
11.45 h
Ongietorria Artium Museoan
-
12.00 a 13.15 h
Bildumaren bisita gidatua
-
13.15 a 14.00 h
Bisita librea, aldi baterako erakusketetan
-
14.00 a 16.00 h
Bazkaria Cube jatetxean
-
16.15 h
Abiatzea, autobusean
-
17.15 h
Bilbora iristea (Museo Plaza)
Erreserba bertan behera utziz gero edo ez joatekotan, ez da izango aukerarik eguna aldatzeko edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.