Konferentzia Itsasmuseum-en - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Konferentzia Itsasmuseum-en

Álvaro Alcalá-Galiano. Bere paisaien bila dabilen margolaria

Joan den maiatzaren 8an, Eguraldi txarra. Holanda lana, Álvaro Alcalá-Galiano artistarena (Bilbo, 1873-Madril, 1936), 1916an museoko bilduman sartu zena –artistak berak dohaintzan emana–, Itsasmuseumera heldu zen Obra Gonbidatua lankidetzaren testuinguruan. Mailegu hori dela-eta, Itsasmuseumek konferentzia bat antolatuko du auditoriumean, ekainaren 21ean (asteazkena), 19:00etan. Begoña Alcalá-Galianok, Historia Moderno eta Garaikidean lizentziadunak, IAZ Deustuko Unibertsitatean egindakoak eta egilearen bilobak, ezagutzera emango ditu bilbotar margolariaren lanaren xehetasunak.

Data:

2023-06-21

Ordua:

19:00etan

Prezioa:

Doakoa

Hizkuntza:

Gazteleraz

Lekua:

Itsasmuseum Bilbao

Norentzat:

Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Museoaren Lagunentzak bakarrik

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Hurrengo hilabeteetan Itsasmuseumen ikusgai izango den Eguraldi txarra. Holanda (c. 1902, olioa mihisean, 72,7 x 91,4 cm) margolanean Holandako eszena bat irudikatzen du margolariak. XIX. mendearen amaieran interes handia sortzen zien nazioarteko artistei mundu bretoi eta holandarrak, kostaldeko bizitzaren ikuspuntu exotikoagoa, ez hain bukolikoa eta pintoreskoa eskaintzen baitzien oro har. Joera hori oso presente egon zen bilbotar margolariaren ekoizpen artistikoan, eta horixe izan zen hark, XX. mendearen hasieran, garai hartako euskal pinturari egin zion ekarpen interesgarrienetako bat.

Artistak hezkuntza klasikoaren zurruntasuna eta begirada propio eta sentikorraren askatasuna uztartzen ditu. Itsasoan inspiratu zen, eta etengabe itzuli zen hara. Hasieran, Bilboko Itsasadarrean eta euskal kostaldeko herrietan. Gero, Holanda eta Bretainiara joan zen, emozio desberdin eta sakonen bila, margolanen bitartez bere burua adierazteko modu berrien bila. Itsasoko irudiak, belaontziak eta arrantzaleak bizi dira haren obretan, eta forma eta kolore berriekin gorpuztu zituen, argitsuak batzuetan, besteetan malenkoniatsuak, eta beti zintzo eta pertsonalak.