Jarduerak
José María Arriola eta José Luis Merinorekin topaketa
Ibilbidea "Historiaren artea"-n barna
Historiaren artea erakusketa berriaren aretoetan zeharreko bi ahotseko ibilbide honen bidez, agerian utzi nahi da Arriola-Lerchundi Liburutegiaren balio artistiko eta historiko handia, eta elkarrizketa bat ezarri haren eta antzinako arteko bildumaren obra garrantzitsuenetako zenbaitzuekin.
Data:
2024-11-05
Ordua:
18:30etan
Prezioa:
Doako jarduera
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Lekuak amaitu dira
Plaza-kopurua:
Mugatua
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
Oraingo honetan, José María Arriola bildumagile eta bibliofiloak eta José Luis Merino erakusketaren komisarioak Obra Gonbidatu honek dakarren ikuspegi bikoitz hori jorratuko dute: alde batetik, Arriola-Lerchundi senar-emazteek egindako bibliofilia-lan esanguratsua, zeinaren bitartez inprimatuko 20.000 ale eta 15.000 eskuizkribu baino gehiago bildu dituzten, interes dokumental eta artistiko oso handikoak; eta, bestetik, XII. eta XIX. mendeen bitartean datatutako eskuizkribu eta dokumentu horietako batzuk hautatzeko prozesua, eta horien artikulazioa eta elkarrizketa bildumako artelan nabarmenekin, hala nola Bartolomé Bermejoren Santa Engraziaren zigorraldia, Luis de Moralesen Pietatea eta Pere Nicolauren predela, beste askoren artean.
Horrek guztiak osatzen du Obra Gonbidatu hau. Oraingoan, bibliofiliaren eta artearen historiaren bidegurutzea ezaugarri.