Jarduerak

6 urtetik 12 urtera
Istorioak museotik
Haurrentzako tailerrak Gabonetan
Gabon honetarako haurrentzako jarduerak diseinatu ditugu, zeinak, Xabier Salaberriaren instalazio bat abiapuntu hartuta, sutondoan biltzera gonbidatzen duten.
Data:
2023-12-26 2024-01-05
Ordua:
10:00etatik 13:00etara
Prezioa:
Lagunak, 8 € Publiko orokorra, 10 € 6 urtetik 12 urtera (helduek lagundu gabe).
Lekua:
Museo de Bellas Artes de Bilbao. Museo Plaza, 2
Norentzat:
Haurrak
Izen-ematea/ sarrerak:
Saio batetara edo gehiagotara apuntatzeko Aurresalmenta Lagunentzat Abenduak 4Izena emateko beheko esteketanra arte
Plaza-kopurua:
15 ume saio bakoitzeko
- Tailerrak
Babeslea:
Istorioak museotik gure kulturaren Gabonetako tradizioak entzutea proposatzen du, batzuk Charles Dickensen Gabonetako ipuin bat bezain ezagunak eta hain ezagunak ez diren beste batzuk, hala nola euskal kulturaren mito ahaztuak. Ipuin, kondaira eta pertsonaia horiek eramango dituzte haurrak bildumako artelanetara, museoaz gozatzeko modu berri bat aurkitzeko. Saio bakoitza haien trebetasun artistikoak garatzeko tailer batekin osatzen da.
Jarduera hau urteko hainbat unetan programatutako Irudimen Artistikoko Laborategia zeharkako proiektuaren barruan kokatzen da, non hainbat dinamika aztertzen baitira, hala nola jolasa edo tailerrak, haurren irudimena indartuko duten esperientzien bidez museoan barneratzeko.
Abenduak 26 edo urtarrilak 2
Denboran zehar: Charles Dickensen Gabonetako ipuin bat
+ [ Diseinatu zure Gabonetako koroa ] tailerra

Abenduak 27 edo urtarrilak 3
Mitoak eta kondairak: Galtxagorrien (eta beste pertsonaia batzuen) Gabonetako enborra
+ [ Sortu diorama kutxa bat ] tailerra

Abenduak 28 edo urtarrilak 4
Banketeak eta musika:E.T.A. Hoffmannen Intxaur-hauskailua
+ [ Diseinatu mahairako apaingarriak ] tailerra

Abenduak 29 edo urtarrilak 5
Argiak eta itzalak: Hans Christian Andersenen ipuinak
+ [ Sortu Gabonetako faroltxoak ] tailerra
