Inauteriak museoan  - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Haurrentzako tailerrak

Inauteriak museoan 

Lekuonaren maskarak. Haurrentzako tailerrak

Data:

2024-02-12 2024-02-13

Ordua:

10:00etatik 14:00etara

Prezioa:

Museoaren Lagunak: 18 €Publikoa, oro har: 24 €(Egun bietan joateko aukera ematen du)

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2.

Norentzat:

Haurrak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen emateak hemen eta museoko lehiatilan

Plaza-kopurua:

15 plaza6 eta 12 urte bitartean

  • Tailerrak

Babeslea:

17. aretoan ikusgai dagoen Nicolás de Lekuona dohaintzatik abiatuta, bisita-tailer honek artistak paper kolatuan eta gouachean egindako zortzi maskarak baliatzen ditu. Haren zenbait margolan, marrazki eta argazkitan agertzen dira; prestakuntza jaso zuen garaian diseinatu zituen, Arte Ederren Madrilgo Zirkuluan egindako inauteri-dantzaldi baterako.  

Inauterietako egitarau bereziaren barruan, haurrek urte-sasoi honetako maskara-jaien jatorri herrikoia ezagutuko dute, eta, gainera, beren maskarak sortuko dituzte, Lekuona gazteak erabili zituen material berdinekin.