Jarduerak
Ikuspuntuak. Gorputzak
Zortzi margolanetan irudikatutako gorputzei buruzko 16 emakumeen hausnarketa
Ikuspegi akademikoa artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuen gainetik egon bada sarritan, "Ikuspuntuak" proposamen honen helburua ohiko kontenplazio-kodeak desmuntatzea da, museoko bildumaren interpretazio libre eta subjektiboa sustatzeko.
"Gorputzak" izenburuarekin, Ikuspuntuak ikus-entzunezko sailaren lehen denboraldia 8 kapitulutan gauzatzen da. Kapitulu horietan 16 emakume gonbidatu dira (bi kapitulu bakoitzeko) museoko bildumako beste 8 margolani buruz hausnartzera, horiek ere emakumeak protagonista direla. Pieza bakoitzak, gainera, narrazio propioa du; batzuetan, poetikoa eta sentsoriala da, eta, beste batzuetan, emozioetarako eta ideietarako pizgarria.
Data:
2000-01-01
Hizkuntza:
Jatorrizko bertsioan, azpitutuloekin euskaraz, gazteleraz eta ingelesez
Lekua:
Proiektu digitala. Museoaren webgunea eta YouTubeko kanala
Norentzat:
Arrunta
- Zinema eta bideoa
- Digitalak & Multimedia
Babeslea:
Maiz, ikuspuntu akademizista gailendu zaie artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuei. Ideia horretatik abiatuta, museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak, Tamara García Iglesias (Lasarte, Gipuzkoa, 1978) zinemagilearekin batera, ekimen berritzaile hau landu du, behaketaren ohiko kodeak desegin eta museoko bilduma era aske eta subjektiboan interpretatzea sustatzeko.
Lehen emanaldi honetan, 5na minutu inguruko 8 ikus-entzunezkok osatuko dute Ikuspuntuak erakusketa. Horietan, 16 emakumek hausnarketa egiten dute, beren testuinguru kultural eta sozial desberdinetatik abiatuta, era berean emakumeak protagonista diren bildumako 8 margolani buruz.
Sormena, aktibismoa edo zientzia abiapuntu hartuta arituko dira, beseak beste, Karmele Jaio, Izaskun Landaida, Miriam Ocariz eta Marta Macho-Stadler, kulturarteko bitartekaritzan diharduen emakume ijito gazte batekin eta emakume trans batekin batera, esaterako. Proposamen bakoitzak, gainera, bere narrazioa du, batzuetan poetikoa eta zentzumenen arlokoa, eta, bestetan, emozioentzako eta ideientzako pizgarria. Gorputzak saileko 8 kapituluek erronka iradokitzaile bat proposatzen diete ikus-entzuleei: hesiak desegin eta museoan izandako bizipena eraldatzea, artelanak modu berri batean behatu eta interpretatzeko ariketa egiteko.
Museoko Hezkuntza Saileko Maria Victoria Antoñanzasek eta César Ochoak aukeratu dituzte proposameneko artelanak. BBK Aretoan jarriko dira ikusgai, bakoitzari dagokion ikus-entzunezkoarekin batera, formatu handian proiektatuta (4 metro luze eta bi metro altu, gutxi gorabehera): Jan-edan umoretsua (c. 1550), Jan Mandijnena; Europaren bahiketa (c. 1570-1575), Martin de Vosena; Amatasuna (1895), Ángel Larroquerena; Mathieu de Noailles kondesaren erretratua (1913), Ignacio Zuloagarena; Kaleko emakumeak (c.1915-1917), José Gutiérrez Solanarena; Emakumea biluzik irakurtzen (1920), Robert Delaunayrena; Hiru Graziak (1959), Antonio Saurarena; eta Hispanista (Nissa Torrents) (1977-1978), R.B. Kitajena.
Narrazio berri hauek ezagutu.
Zuzendaria | Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak | Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa
Ahotsa | Marga Altolaguirre
Loola Medicci | Trans emakumea
Amparo Badiola | Artista
orma Vázquez | Psikologoa eta aktibista feminista
sabel Herguera | Zinemagilea
Blanca Arrieta | Koreografoa eta performance egilea
Tania de Sousa | Kantaria
Elsa Fuente Do-Rosario | UNICEFen Euskadiko Batzordeko koordinatzailea
Trinidad Jiménez | Emakume ijito gaztea, AMUGEko kulturarteko bitartekaria
Laura Sam | Spoken word, artista
Aizpea Ohianeder | Sukaldaria
Higi Vandis | Ilustratzailea
Soraya García | Arte-modeloa
Miriam Ocariz | Sortzailea
Karmele Jaio | Idazlea
Izaskun Landaida | Emakunderen zuzendaria
Marta Macho-Stadler | Unibertsitateko irakaslea
Lan zaila da Ikuspuntuak. Gorputzak egitea ahalbidetu duten esperientziak zerrendatzea, horietatik lanak eta trebakuntza baizik ez baitira zenbatzen.
Alabaina, hasteko, dagoeneko urrutikoa iruditzen zaidan iragana gogoratzen has gaitezke: Euskal Herriko Unibertsitatean Antropologia eta Buenos Airesen Zinema-zuzendaritza ikasi ondoren, neure burua trebatzen jarraitu nuen, modu autodidaktan eta hiru urtez, Donostiako Arteleku arte-zentroan. Bost urtez, Aguilar de Campooko Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria izan nintzen, eta, beste lautan jardun nuen Artelekurekin lotura duen MAPA kolektiboan programatzaile. Azken hamarkadan, zenbait komisario-lan egin ditut: -“Imágenes Secuenciadas” (Artegunea Kutxa Fundazioa, Donostia, 2021), “Marcar. Signar. Notar” (Cibrián galeria, Donostia, 2020), “Mitominas. Narcisa Hirsch” (Recoleta ;Kultur Zentroa, Buenos Aires, 2016), “Mujeres sin Ley” (Buenos Aireseko Arte Garaikideko Museoa, 2016), “This is Just To Say” (Buenos Aireseko Arte Garaikideko Museoa, 2014-2016). Aldi berean, honako film hauek ekoitzi ditut: Reescritura (2020-2022), O Gemer (2019-2021), Euria ari du aspaldi ez bezala (2019), eta La Piba de Oro (2020-2021). Halaber, honako film hauek zuzendu ditut: El cuerpo de la mujer sin sombra (2019-2020), Alicia D´Amico argentinar artistari buruzko pelikula esperimentala; Ferreyra, a Film Concrete film laburra (Xabier Erkiziarekin batera, 2021), Beatriz Ferreyra artista frantziar-argentinarrari buruzkoa; Paraíso, cerca (2021) fikziozko filma; eta aspaldiago, 2010ean, TVE-2rentzako bi dokumental-sail, Mover Montañas eta La Luz y el Misterio de las Catedrales.
Jakin-minaren eta premiaren emaitza den konbinazio ekletiko horrek ahalbidetu du behar adina ezagutza eta grina elkartzea Bilboko Arte Eder
Tamara García Iglesias
Aurreko jarduerak:
2000|01|08
Gorputzak VIII: The Hispanist (Nissa Torrents). Hispanista (Nissa Torrents)
Izaskun Landaida eta Marta Macho-Stadlerren ikuspuntutik
Marta Macho-Stadlerrek ispilu batean bezala miatu eta begiratzen dio, identifikatzen da, bare, soil. Izaskun Landaidak ostiral batean, edozeinetan, kokatzen du, lanean emandako aste baten amaieran. Gaur egungo emakume bat da, eta gure begiradak atseden hartzen du, libre izatearen antzeko zerbait ikusten duelako.
2000|01|07
Gorputzak VI: Femme nue lisant (Emakumea biluzik irakurtzen)
Higi Vandis eta Soraya Garcíaren ikuspuntutik
Higi Vandisek zapata labur fetitxistatik beretik miatzen du gorputza, eta jabetzen da ez dagoela biluzik, nahiz eta izenburuak hala esan. Soraya Garcíak ikusten ez den horretan jartzen du arreta, hain zuzen ere, hainbat orduz, geldirik, otzan, margolariaren aurrean dagoen eta altxatzen denean lehen aldiz bere burua ikusten duen emakumearen sentimenduan.
2000|01|05
Gorputzak V: Jan-edan umoretsua
Laura Sam eta Aizpea Oihanederren ikuspuntutik
Laura Samek itxuraz orain iratzarri den mundu bati buruz hitz egiteko eskatzen digu. Aizpea Oihanederrek aurpegietan jartzen du arreta, eta oturuntzara gonbidatutakoen tristura eta pobreziari buruz hitz egiten du.
2000|01|05
Gorputzak VII: Mathieu de Noailles kondesaren erretratua
Miriam Ocariz eta Karmele Jaioren ikuspuntutik
Miriam Ocarizek hitz egiten dio, eta haren hitzek gaurkotasuna ematen diote, orainera ekartzen dute. Karmele Jaio margolariaren begiradan jartzen da, eta ondorioztatzen du irudi arriskutsua dela, haren liburuengatik, diruagatik, ez duelako inolako begiradarik behar existitzeko.
2000|01|04
Gorputzak IV: Amatasuna
Trinidad Jiménez eta Elsa Fuente Do-Rosarioren ikuspuntutik
Trinidad Jiménezek emakumearen aurpegiaren tristuran eta haurraren itxurazko utzikerian jartzen du arreta. Elsa Fuente do-Rosario modu zakarrean etendako nerabezaroaz mintzatzen zaigu. Emakumea, gela aberats batean dagoen objektu etzana izanik, seme eder eta gozoari eusteko erabilia da.
2000|01|02
Gorputzak II: Europaren bahiketa
Norma Vázquez eta Isabel Hergueraren ikuspuntutik
Isabel Herguerak esaten du berak ezin duela burutik kendu zer etorkizun izango duen dontzeilak, nahiz eta margolana ederra izan. Norma Vázquezek Europaren gorputzari buruz hitz egiten digu, eta bere garaiko edertasuna irudikatzen duela aipatzen du; baina ondorioztatzen du, halaber, emakume triste baten aurrean gaudela, ez emakume eder baten aurrean.
2000|01|08 2000|01|01
Gorputzak I: Kaleko emakumeak
Loola Medicci eta Amparo Badiolaren ikuspuntutik
Amparo Badiolak dio enkoadraketa hau goibela dela, eta Loola Mediccik, berriz, Solanak margotutako Kaleko emakume horien begitarteari erreparatzen dio, izan ere, haien helburua bezeroak erakartzea izanik, ez dute begitarte alairik, gogorra baizik.
Gorputzak III: Hiru Graziak
Blanca Arrieta eta Tania de Sousaren ikuspuntutik
Blanca Arrietak gorputz geldiei eta deseginei buruz egiten du gogoeta. Tania de Sousak pentsatzen du, aldiz, munstrokeriak baduela edertasuna.