Ikuspuntuak. Ellas - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ikuspuntuak. Ellas

8 emakume artista museoaren bildumako emakume artisten obren aurrean kokatzen dira, hain zuzen ere, XVI. mendetik gaur egunera bitarteko artisten obren aurrean

Ikuspegi akademikoa artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuen gainetik egon bada sarritan, "Ikuspuntuak" proposamen honen helburua ohiko kontenplazio-kodeak desmuntatzea da, museoko bildumaren interpretazio libre eta subjektiboa sustatzeko. 

"Ellas" bigarren denboraldi hau, 8 atalez osatuta dago non emakume artisten lanei batasuna ematen dien balizko genealogia bat eta ekoizpen artistikoaren abiapuntu eta sortzaile gisa funtzionatzen duten erreferenteei eta eraginei buruzko posizionamenduak dira Ikuspuntuak ekimenaren bigarren edizioaren ildo nagusiak.

Data:

2023-02-28 2023-12-31

Hizkuntza:

Gazteleraz, azpitituloak euskaraz eta ingelesez

Lekua:

Proiektu digitala. Museoaren webgunea eta YouTubeko kanala

Norentzat:

Arrunta

  • Zinema eta bideoa
  • Digitalak & Multimedia

Babeslea:

 

Maiz, ikuspuntu akademizista gailendu zaie artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuei. Ideia horretatik abiatuta, museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak, Tamara García Iglesias (Lasarte, Gipuzkoa, 1978) zinemagilearekin batera, ekimen berritzaile hau berriro ere landu du, behaketaren ohiko kodeak desegin eta museoko bilduma era aske eta subjektiboan interpretatzea sustatzeko.

Denboraldi berri honetan, Ikuspuntuak. Ellas, ikus-entzunezko zortzi atal berri eskaintzen dira, eta gaur egun beren ibilbideari hasiera eman dioten edo horretan jarraitzen duten beste hainbeste emakume artista dira horietan protagonista: Estibaliz Sádaba (Bilbao, Bizkaia, 1963), Mabi Revuelta (Bilbao, 1967), Elena Goñi (Iruñea, 1968), Maider Aldasoro (Mexiko, 1992), Malús Arbide (Donostia, 1958), Bego Antón (Bilbao, 1983), Amaya Suberviola (Mendabia, Nafarroa, 1993) eta Lorea Alfaro (Lizarra, Nafarroa, 1982).

Proiektuaren bitartez, aipatutako artista horiek museoaren bildumako emakume artisten obren aurrean kokatzen dira, hain zuzen ere, XVI. mendetik gaur egunera bitarteko artista hilen obren aurrean. Horien eraginak azaldu eta beren genealogia artistikoak erakusten dituzte, literatura feministatik hasi (Estibaliz Sádaren kasuan) eta patroigintzako edo telebistari buruzko liburuetaraino (Maider Aldasoro). Erreferentzia horiek guztiek “lan bitakorek egituratzen dituzten mapa mentalak” osatzen dituzte, Mabi Revueltak zehaztu bezala.

Bere lanen berezitasunetik, profesionaltasunetik eta ingurunearen ezagutzatik abiatuta, eta orobat emakumezko artisten arteko sororitatetik abiatuta, Ellas proiektuak gidoi berezi bat konektatzen eta eraikitzen du emakumezko artisten lanekin; horietako batzuk ahaztu egin dira, eta beste batzuk, berriz, musekin nahastu izan dira.

Zortzi ataletako bakoitzak bi zati ditu: batetik, dokumentu erregistro bat eskaintzen du, non barneratzen baita artista gonbidatua museoko egilearen iruditerian, haren gorputzean proiektatzen delarik obra; eta, bestetik, elkarrizketa bat proposatzen da, obrari buruzkoa eta bi artisten arteko interesei, eraginari, zalantzan jartzeari edo desberdintasunei buruzkoa. Horrela, Ikuspuntuak. Ellas proiektuaren proposamena narrazio bat da, berezko narrazio inspiratzaile bat, sorkuntzaren munduan emakumeen ikuspegitik barneratzeko. Bideo bakoitzak 12 minutu inguruko iraupena du, kamera bakar batez grabatuta dago, zuzeneko soinuarekin, eta, oraingo honetan, narraziorik gabe.

Kredituak

Zuzendaria | Tamara García Iglesias
Koordinatzaileak | Maria Victoria Antoñanzas eta César Ochoa. Hezkuntza eta Kultur Ekintza Saila. Bilboko Arte Ederren Museoa

Gonbidatuak

Estibaliz Sádaba | Artista (Bilbao, Bizkaia, 1963)
Mabi Revuelta | Artista (Bilbao, 1967)
Elena Goñi | Artista (Pamplona, 1968)
Maider Aldasoro | Artista (México, 1992)
Malús Arbide | Artista (San Sebastián, 1958)
Bego Antón | Artista (Bilbao, 1983)
Amaya Suberviola | Artista (Mendavia, Navarra, 1993)
Lorea Alfaro | Artista (Estella, Navarra, 1982).

Zuzendariaren ikuspuntua

Beste emakumeak. Beste emakumeengan begiratzea, Ellas proiektuan. Arinduta, sustatuta edo lagunduta sentitzeko ekintzak. Emakumeak aterpe gisa, etxe gisa, hasteko, jarraitzeko edo uzteko. Beste emakumeak bizi erreferentzia gisa. Beste artista batzuei buruz irakurtzea, gorpurik gabe, egin zutenari buruz, egin ezin izan zutenari buruz, egin zuten hura gaur egun esan nahi duenari buruz. Haien konpainia.

Harold Bloomek, 1973an argitaratutako The Anxiety of Influence: a Theory of Poetry liburuan, adierazten du zer arazo dituzten gizonezko idazlegaiek beren antsietateari aurre egiteko. Antsietate horren oinarrian daude gainditu beharreko beste lan literarioak, aurretikoak. Ondorio gisa adierazten du gizonezko artistek “aita hil” behar dutela, berdingabe gisa, jeinu gisa, artista gisa inskribatzeko.

Freuden eragin nabarmena duen eta gizonezkoen pentsaeran sustraituta dagoen sorkuntzari buruzko teoria horri erantzunez, 1979. urtean Sandra M. Gilbert eta Susan Gubar idazleek The Madwoman in the Attic argitaratu zuten. Lan horretan, eragin hori larritasunez eta antsietatez bizi beharrean, lehenetsi egiten dute beren lana aurretiko genealogia bati lotu beharra, egiazkotasuna eta lekua emateko, viktoriar literaturan barreneko errepaso baten bitartez. Sormenaren bilakaera ulertzeko bi modu elkarren oso desberdin: aurrekoaren premia kontatzen jarraitu ahal izateko, eta orri zuri bat hasteko premia.

Tamara García Iglesias

Ikuspuntuak.Ellas – Atalak:

Ellas I: Estibaliz Sádaba Mary Cassattekin

Emakumea eserita haurra besoetan duela, c. 1890

Estibaliz Sádaren eskutik, Mary Cassatten lanetan etxe barrualdeak eta etxekotzen duten barrualdeak errepasatzen ditugu. Etxeko egitura bien gorputzetan inprimatzen da, eta protagonista femeninoek barruko gelei eusten diete.

Informazio gehiago >

Ellas II: Mabi Revuelta Maria Helena Vieira da Silvarekin

Passage des miroirs (Ispiluen korridorea), 1981

Mabi Revueltak eta Viera da Silvak ibilbide bat egiten dute, eraikitako labirintoetan barrena babesteko eta larritzeko, leku amaigabeak, benetako xake partidak, sortzeko, non paraleloa uste dugunaren sentimendutik askoz hurbilago baitago.

Informazio gehiago >

Ellas III: Elena Goñi Isabel Baquedanorekin

Titulorik gabe, c. 1972

Goñirekin batera Baquedanoren margolaneko agertokiak eta pertsonaiak zeharkatuko ditugu. Lan horretan irudi bat barruko pertsonaia baten gainean proiektatzen dela ematen du, orobat Goñiren pertsonaiak ehun baten edo jarrera baten bitartez irudikatutako errealitate ñimiño batean suspentsioan daudela ematen duen bezala.

Informazio gehiago >

Ellas IV: Maider Aldasoro Sofonisba Anguissolarekin

Santa Katalinaren ezkon-hitz mistikoak, 1588

Aldasorok Anguissolaren ehunei eta antzerki izaerari erreparatzen die, pertsonaiak eszenategi batean jartzen dituen moduari, berak koreografia intsektujaleen bideoetako batean egiten duen bezalaxe.

Informazio gehiago >

Ellas VI: Bego Antón Rosa Bonheurekin

Sarrioa etzanda, 1890-1899

Antonek Bonheurren sarrioaren begi kristalinora eramaten gaitu, animalia baten begirada gizatiar bihurtzen duen begi horretara, eta horretan aurkitzen du berarentzat erreferentziek funtzionatzen duten moduari eta animalien munduarekin duen harreman pertsonalari buruz hitz egiteko arrazoia.

Informazio gehiago >

Ellas V: Malús Arbide Sonia Delaunayrekin

Costume pour Gaby, 1918

Arbidek tinko begiratzen dio Delaunayren marrazkiari, haren aurrealdeari eta atzealdeari, janzkera baten, dramaturgia baten konposizioa dirudien batean, non ehunaren mugikortasunak zirkuluetan mugitzeko moduari buruz inspiratzen baikaitu, eredu errepikatuetara, baina desberdinetara, iritsi arte. Errepikatuta ere inoiz berdin ateratzen ez den koreografia baten antzera.

Informazio gehiago >

Ellas VIII: Lorea Alfaro María Blanchardekin

Femme assise, c. 1928

Alfarok Blancharden obrako leku definitu gabeei erreparatzen die. Horietan, hitz egin aurretik, egileak zirriborroak egiten ditu, eta espazioak, tolesdurak eta elkarguneak sortzen ditu, pintzelkada segurua bezain garrantzitsuak ia-ia. Alfarok, Isabel Naveránekin batera, adierazten du erreferentzia zer den berarentzat, orain, hemen, erreferentzia afektuak direnean, eta afektuak erreferentzia.

Informazio gehiago >

Ellas VII: Amaya Suberviola Mari Paz Jiménezekin

Núcleo orgánico plástico, c. 1971

Suberviolak bereizi egiten ditu bere obra eta Jiménezena, eta bereizketa horretan –zeina baitago bizi prozesuaren eta geruzaz geruzako lanaren ekoizpenaren artean– aurkitzen dugu gaur egungo pentsatzeko eta egiteko modu bat, erreferentziak interpelatzen ez zaituenean.

Informazio gehiago >