Jarduerak

Zaharberritzeari buruzko hitzaldia
Hitzaldia. Iberdrola-Museoa 2023 Programa
María José Ruiz-Ozaitarekin, museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko burua
Data:
2024-03-19
Ordua:
Bi saio: 12:00etan 18:00etan
Prezioa:
Doako jarduera
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa
Norentzat:
Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen emateak hemen eta museoko lehiatilan
Plaza-kopurua:
Museoaren Lagunentzako jarduera esklusiboa
- Museoaren Lagunentzat bakarrik
María José Ruiz-Ozaitak, museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko buruak, programaren edizio honetan esku hartutako obren tratamenduei buruzko azalpenak emango ditu.
Iberdrolak, Arte Ederren Bilboko Museoa Fundazioko patronoak, museoaren kontserbazio eta zaharberritze programa babesten du bere fundazioaren bidez. Urtero, zenbait garai eta teknika artistikotako obrak hautatzen ditu, bilduma modu integralean zaintzeko.
Edizio honetan, bereziki garrantzitsuak dira Nemesio Mogrobejoren Orfeoren heriotza (1904-1906) brontzezko eskultura handiari eta Francisco Durriok egindako Echevarrieta familiaren panteoiko burdin hesiari (1930-1931) aplikatutako tratamenduak, baita José Arruek diseinatua Ene… a zer saskelak…! (c. 1920-1923) beirateari egindakoak ere.

José Arrue; Rigalt, Granell y Cía
¡Ené… que sasqueles…! c. 1920-1923
Beira eta beruna. Zenbat Gara elkarteak eta Gabriel Aresti euskaltegiak dohaintzan emana, 2023an

María José Ruiz-Ozaita
Museoko Kontserbazio eta Zaharberritze Saileko burua