Aretoetan topaketa: "Nicolás de Lekuona dohaintza" - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Museoaren Lagunentzat bakarrik

Aretoetan topaketa: “Nicolás de Lekuona dohaintza”

Miriam Alzurirekin

Data:

2024-01-30

Ordua:

Bi saio (12:00etan eta 18:00etan)

Prezioa:

Doakoa

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2.

Norentzat:

Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Lekuak agortuta

Plaza-kopurua:

Museoaren Lagunentzat bakarrik

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Topaketa honetan Miriam Alzuri izango da Nicolás de Lekuona (Ordizia, Gipuzkoa, 1913-Fruiz, Bizkaia, 1937) margolari, argazkilari eta diseinatzailearen dokumentu-funts garrantzitsura hurbilduko gaituena. Funtsak, artistaren familiak 2019an dohaintzan emana, posta-truke pribatua, oharretarako koadernoak, aipuak eta literatura zein arte arloetako oharrak, bai eta objektu pertsonalak ere biltzen ditu.

Erakusketaren esparruan

Nicolás de Lekuona dohaintza

Museoak ezagutzera emango ditu Nicolás de Lekuona (Ordizia, Gipuzkoa, 1913-Fruiz, Bizkaia, 1937) margolari, argazkilari eta diseinatzailearen hainbat objektu pertsonal, inprimatutako materialak, ohar-koadernoak eta marrazkiei buruzko oharrak, kartoi gaineko bi olio-pintura eta gutun autografoak. Funts dokumental garrantzitsu hori 2019an iritsi zen museora, artistaren familiaren dohaintzari esker, eta, orain, ikusgai egongo da, neurri batean, museoak 2019an (16 argazki eta 2 fotomuntaketa) eta 2022an (10 arkitektura- eta diseinu-marrazki) erositako lanen sorta batekin batera.

Gainera, Lekuonaren pintura-ekoizpenaren bi mihise enblematiko ditu: Pintura (c. 1936) eta Beatriz Lekuonaren erretratua (1935), 1981ean eta 1982an erosiak, hurrenez hurren. Era berean, Museoa aitzindaria izan da artistaren lana onartzen, hiru erakusketa gogoangarri egin baititu, 1979an, 1982an eta 1983an. Horietako bi gai honetan aditu nagusia den Adelina Moya historialariak komisariatu zituen.

Erakusketa txiki honek Lekuonaren interesak eta ideia artistikoak azaltzen ditu, nortasun urduri eta esperimentala izan baitzuen, eta, Gerra Zibilaren ondorioz goiz hil bazen ere, enblematikoa izan baitzen Espainiako abangoardiaren barruan.

Parte-hartzaileak

Miriam Alzuriri buruz:

Arte Ederren Bilboko Museoko Arte Moderno eta Garaikidearen kontserbatzailea