Jarduerak
Hitzaldia: Bilduma bateko kontaketak
Pablo Picassoren Lan Gonbidatuari buruz
Artium Museoaren zuzendari Beatriz Herráezek Euskal Herriaren esparruan bakarra den bilduma baten orainaz eta etorkizunaz hitz egingo du
Data:
2023-10-18
Ordua:
19:30ean
Prezioa:
Doan
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Lekua:
Bilboko Arte Ederren MuseoaMuseo Plaza, 2
Izen-ematea/ sarrerak:
LEKUAK AGORTU DIRA
Babeslea:
Pablo Picasso. Mosquetero con pipa, 1968
2023.10.18-2024.03.10
20. Aretoa
Pablo Picassoren heriotzaren 50. urteurrena gogoratzen den urte honetan, museoak margolari horren etapa enigmatikoenetako batean egindako obra bat du erakusgai, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa, Artium Museoaren (Vitoria-Gasteiz) bildumatik datorrena; Euskadiko bilduma publiko batean dagoen bakarra.Honen ohorez, gainera, Banco Santanderren bildumako Picassoren beste lan bat ere izango da aretoan.
1960ko hamarkadan, Picassok erabateko errekonozimendua jaso zuen nazioartean; sasoi hartan aniztasun handia erakutsi zuen, bai teknikari bai gaiei dagokienez. Behin eta berriro erabiltzen zituen motiboekin batera –zirkuko eszenak, esate baterako–, gai fantastikoak, erotikoak, mitologikoak edo Errenazimentuan inspiratutakoak ageri zaizkigu. Mosketariaren irudikapenak haren azken urteetako lan-sortarik garrantzitsuenetako bat bete zuen –1967an agertu zen lehen aldiz, eta 1970eraino iraun zuen–, eta, neurri handi batean, artistak Urrezko Mendeko maisu handiengana hurbiltzeko zeukan interesean du jatorria.
Beatriz Herráez
Artium Museoko Zuzendaria