Hiri-barruko ibilbideak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ekainaren 29tik aurrera

Hiri-barruko ibilbideak

Sota familiaren Bilbon barrenako ibilbidea

Ekainaren 29tik urriaren 12ra –“Sota familia. Artea eta mezenasgoa” erakusketaren lagungarri–, hiri-barruko ibilbide hauek Ramón de la Sota y Llanorekin lotutako eraikin eta arkitektura enblematikoenetako batzuk berraurkitzeko proposamena egiten digute.

Data:

2024-06-29 2024-10-12

Ordua:

Ostegunak, 18:00etan eta larunbatak, 12:00etanIraupena: ordubete, gutxi gorabehera

Prezioa:

Sarrera orokorra 5 €Museoaren Lagunak 3 €

Hizkuntza:

Gaztelania eta euskara (kontsultatu egunak)

Lekua:

Elkargunea: Ibaigane Jauregia

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen eta museoko leihatilanIzena eman hemen

Plaza-kopurua:

20 pertsona

  • Bisita gidatuak

Babeslea:

Ibaigane jauregitik Sota eraikinera, eraikin asko altxatu edo erosi zituen hirian Ramón de la Sotak berak. Gaur egun, hiribilduaren arkitekturaren eta irudi publikoaren parte dira.   

Gaur egun beste xede batzuetarako erabiltzen diren eraikin horietan, Sota familiari berari eta Bilboko kultur eta enpresa-bizitzarekin izan zuen harreman handiari lotutako historiak gordetzen dira. Haien fatxadetan elementu komunak antzeman ditzakegu, hala nola familiaren armarria (haien jatorriaren ikur bereizgarria) eta Bilboko zabalgunea asmatu eta eraiki zen garaiko estilo arkitektoniko ugari.   

Ibilbide gidatu hauek gonbidapena egiten diete bertaratutakoei, Sota familiaren garrantziaren eta modernotasunaren lekuko diren eta dagoeneko gure historiaren eta egunerokotasunaren parte diren eraikin horiek berraurkitzeko. Ibilbidean, besteak beste, Ibaigane jauregia, Chávarri jauregia, Casa Ramón de la Sota edo Carlton hotela, ikusiko ditugu. 

Ordutegia eta datak
  • Ostegunak, 18:00etan eta larunbatak, 12:00etan

  • Ekainak 29
  • Uztailak 4, 6, 11, 13, 18 eta 20*
  • Irailak 5, 7, 12, 14, 19, 26 eta 28*
  • Urriak 3, 5, 10, 12*

[ * Ibilbidea euskaraz ]