Jarduerak
Irudimen artistikoaren laborategiak
Haurrentzako Gabonetako tailerrak
Museo-liburuak
“Irudimen artistikoaren laborategiak” programaren edizio honek lau tailer tematikotan eta modu praktikoan aztertzen ditu objektu-liburuak sortzeko teknikak: akordeoi-liburua, 3D postalen liburua, fanzinea eta zigiluen eta estanpazioen diseinua.
Data:
2024-12-23 2025-01-03
Ordua:
10:00etatik 13:00etara
Prezioa:
Emanaldi bakoitzeko:• Museoaren Lagunak: 8 €• Publikoa, oro har: 10 €(Saio baterako edo gehiagorako izena emateko aukera)
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa, Museo plaza 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak, Haurrak
Izen-ematea/ sarrerak:
Aurresalmenta Museoaren Lagunentzat, abenduaren 8ra arte
Plaza-kopurua:
6 urtetik 12 urtera (helduen laguntzarik gabe)
- Tailerrak
Babeslea:
Arriola-Lerchundi Liburutegiko orduen liburuen edertasunak, Antonio de Guezalaren exlibris eta erretratuen originaltasunak eta Juan Luis Goenagaren land art forma primitiboek inspiratuko gaituzte haurrentzako tailer hauetan. Gainera, haurrek hainbat aleren egitura, ilustrazioak eta tipologiak arretaz ikusteko aukera izango dituzte, lanari ekin eta beren objektu-liburuak egin aurretik.
Jarduera hau Irudimen artistikoaren laborategiak izeneko zeharkako proiektuaren parte da. Proiektua urteko zenbait unetan antolatzen da, eta jolasa, tailerra eta halako dinamikak baliatzen ditu irudimena sustatzen duten esperientzien bidez haur txikienak museoan barneratzeko.
Abenduak 23 edo 30 (astelehena)
Ciclilibris. Liburu infinituak
Alde biko akordeoi-liburua
Aurresalmenta Museoaren Lagunentzat, abenduaren 8ra arte:
Izen-ematea
Abenduak 24 edo 31 (asteartea)
Pop up. Egitura naturalak
3D postalen liburua
Aurresalmenta Museoaren Lagunentzat, abenduaren 8ra arte:
Izen-ematea
Abenduak 26 edo urtarrilak 2 (osteguna)
ABCbook. Letrak marrazten
Alfabeto-geometria fanzinea
Aurresalmenta Museoaren Lagunentzat, abenduaren 8ra arte:
Izen-ematea
Abenduak 27 edo urtarrilak 3 (ostirala)
Exlibris. Diseinua eta erretratuak
Zigilu eta estanpazio pertsonalizatua
Aurresalmenta Museoaren Lagunentzat, abenduaren 8ra arte:
Izen-ematea