Jarduerak
Abenduak 12
Haitzulora itzultzea
Juan Luis Arsuagaren hitzaldia
Data:
2024-12-12
Ordua:
18.00 h
Prezioa:
Museoaren Lagunak: 5 €Publiko orokorra: 8 €
Hizkuntza:
Gazteleraz
Lekua:
Museo de Bellas Artes. Museo Plaza, 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Lekuak amaitu dira
Plaza-kopurua:
Limitado
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
Juan Luis Goenaga. Alkiza 1971-1976 erakusketaren harira, Juan Luis Arsuaga Antropologia katedradun eta idazleak hitzaldi bat emango du, eta, bere hitzetan esanda, honako honetara gonbidatzen gaitu:
Lehenago edo geroago, denok itzultzen gara haitzulora. Zer besterik da hitzaldi-areto bat, antzoki bat edo zinema-areto bat, ezpada gauean eta iluntasunean kontatzen den ipuin bat, sua eszenaren buru dela?
Margolari bat are arrazoi gehiagorekin itzultzen da haitzulora, haitzuloan irudiak daudelako. Ez dakigu ezer haietaz, harpe-gizakiak pintura haiek boterea zutela uste zuela izan ezik. Eta margolaria euskalduna bada, haitzulora joateko premia are handiagoa du. Izen bera zuten margolari baten eta zientzialari baten arteko adiskidetasunaren historia da hau. Ezer ez da kasualitatez gertatzen…
Juan Luis Goenagak eta Juan Luis Arsuagak hainbat hamarkadatan hitz egin zuten elkarrekin, interes komunak partekatuz, hala nola labar-artea, jatorrira itzultzea, euskal mitologia, esku primitiboa, geologia eta baita zenbait erreferentzia literario ere. Hitzaldi honen bidez, Arsuagak, Goenagaren “haitzulorako itzulera” berezi hori jorratzeaz gain, beste hainbat euskal artistaren loturak eta erreferentziak ere zehaztu nahi ditu, hala nola Oteizarena eta haren mistizismo bereziarena.