Goyari mozorroa kentzen: mezu ezkutuak Bilduman - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Inauteriak museoan

Goyari mozorroa kentzen: mezu ezkutuak Bilduman

Grabatu- eta estanpatze-tailerra haurrentzat

Goyaren grabatu-sail enigmatikoenetako batetik abiatuta, bisita-lantegi honek bildumako maisulanen xehetasunak eta ezkutuko mezuak aurkitzeko proposamena egiten du. Grabatu- eta estanpatze-tailerra barne.

Data:

2023-02-20 2023-02-21

Ordua:

10:00etatik 14:00etara

Prezioa:

• Orokorra: 24 € • Museoaren Lagunak: 18 € (bi egunetan bertaratzea barne)

Hizkuntza:

Ele bitan (euskara eta gaztelania)

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo plaza 2

Norentzat:

Haurrak

Izen-ematea/ sarrerak:

Plaza-kopurua:

15 leku 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat

  • Tailerrak

Babeslea:

“Burugabekeriak” edo “Atsotitzak” saila, gaur egun 3. aretoan ikusgai dagoena, Goyak egindako enigmatikoena da. Ez zen argitaratu egilea bizirik zegoela, eta, horregatik, zenbait kontu argitzeke geratu ziren, hala nola izenburuak edo irudien interpretazioa.

Inauterietako burugabekeria grabatutik hasita, museoak haurrak gonbidatzen ditu aztarna-, atsotitz- eta asmakizun-jolas batean parte hartzera, Goyaren grabatuak, eta, horiez gain, bildumako beste lan batzuetan xehetasunak eta mezu ezkutuak aurkitzeko. Horren osagarri, bi tailer-saiotan parte hartuko dute. Grabatuaren eta estanpatzearen funtsezko oinarriak ikasi eta praktikan jarriko dituzte, beren grabatuak sortuz.

Jarduera hau Irudimen Artistikoaren Laborategia zehar-proiektuaren barruan dago. Urtean zenbait aldiz programatzen da, eta askotariko metodologia eta dinamikak arakatzen ditu –jolasa eta tailerrak, esaterako–, ohiko bisitaz bestelako bizipenen bidez museoa ezagutzeko.

Inscríbete aquí >