Gotikoaren handitasuna - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Azken Erdi Aroko artea

Gotikoaren handitasuna

Francisco Calvo Serraller Hitzaldi zikloa

Data:

2024-01-31 2024-03-20

Ordua:

Asteazkena, 19:00etan

Prezioa:

Ikusi taula beherago

Lekua:

BBK Aretoa (Kale Nagusia, 19-21)

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Babeslea:

Antolatzailea/k:




1400 inguruan, Europako gorteak Erdi Aroko artearen adierazpen bikainetako batzuen lekuko izan ziren. Une horretatik aurrera, eta XV. mende osoan zehar, Europa osoan, Paristik Florentziaraino, aktibo zeuden artistek dotorezia formalarekiko eta garaiko moda bitxiarekiko zaletasun nabarmena erakutsi zuten.

Emaitza sorkuntza liluragarriak izan ziren, zeinak gaur egun ere sofistikazio bisualagatik harritzen gaituzten, elementu errealisten eta apaingarrien konbinazio berezi baten ondorioz. Erdi Aro berantiarreko aristokraziaren eta, bereziki, zaldun-kodeen balioen sublimazio bisuala izan zen lan gehienen helburu nagusia. Ikastaro honekin, bidaia proposatzen dugu Erdi Aroko artearen inguruan eraikitako iruditeriaren oinarri den ezohiko unibertso estetikora.

Programa

2024.01.31

Errealitatearen eta ametsaren artean.Gorte-artea Erdi Aroaren amaieran

Joan Molina Figueras. Pintura Gotiko Espainiarraren Departamentuko burua, Prado Museoa

2024.02.07

Pisanello, natura mirari gisa eta mundua ikuskizun gisa

Andrea De Marchi. Artearen Historiako katedraduna, Università degli Studi di Firenze

[ Aldibereko itzulpena izango da hitzaldian]

2024.02.14

Gorteko aisia Jean de Berryren Ordu oso aberatsetan

Josefina Planas. Artearen Historiako katedraduna, Universitat de Lleida

2024.02.21

Erdi Aroa zineman, fantasiazko agertokia

Magdalena Brotons. Zientzia Historikoetako eta Arteen Teoriako irakaslea, Universitat de les Illes Balears, Palma

2024.02.28

Borgoinako dukeentzako harrizko eszenografiak: Claus Sluter, Champmolen

Rocío Sánchez Ameijeiras. Artearen Historiako katedraduna, Santiago de Compostelako Unibertsitatea

2024.03.06

Borgoina, XV. mendea: Europako lehen globalizazio musikala?

Jordi Comellas. Musikaria

2024.03.13

Berdea, maitasunaren eta zalduneriaren kolorea Erdi Aroaren amaieran

Michel Pastoureau. Mendebaldeko Sinbolismoaren Historiako katedradun emeritua, École Pratique des Hautes Études, Paris

[ Aldibereko itzulpena izango da hitzaldian ]

2024.03.20

Behe Erdi Aroarekiko lilura XIX. mendeko pinturan

Javier Barón. XIX. mendeko pinturaren kontserbazioburua, Prado Museoa

Tarifak
  •  

    Presentziala

    Presentziala
    (hitzaldi bat)

    Online

  • Publiko orokorra

    125 €

    16 €

    100 €

  • 65 urtetik gorakoak, langabeak, ikasleak eta irakasleak

    110 € *

    14 € *

    90 € *

  • Arte Ederren Bilboko Museoaren lagunak eta Prado Museoaren lagunak

    95 € *

    12 € *

    75 € *

* Tarifa murriztuaren onuradun izateko, ezinbestekoa da dokumentazio ofiziala aurkeztea.

Berritasun gisa, ikastaro honetan modalitate presentzialean izena ematen dutenek hitzaldien bideotarako estekak ere jasoko dituzte, online modalitatearen baldintzen arabera.

 

Ikastaroaren garapena

Presentziala

  • – Lehen hitzaldia (urtarrilaren 31n)
    Bizkaia Aretoa-UPV/EHU (Avda. Abandoibarra, 3)


    – Zikloaren gainerakoa
    BBK Aretoa (Kale Nagusia 19-21)

Online

  • Programaren ordenari jarraituz, ostiralero ikastaroan izena eman duten pertsona guztiek aste horretako asteazkenean emandako hitzaldiaren bideorako esteka jasoko dute. Bideo bakoitza hogeita bost egunez ikusi ahal izango da nahi beste aldiz. Epe hori igarotakoan, eskuragarri egoteari utziko dio.
Informazioa

Tel: 94 439 61 37 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara)

 

visitantes@bilbaomuseoa.eus

 

Beka eskaria

BBK Fundazioak 25 beka emango ditu unibertsitateko ikasleentzat, lizentziatuentzat eta irakasleentzat, eskatzailearen merituak eta beraren egoera ekonomikoa kontuan izanda.

Beka lortzeak esan nahi du ikastaroan nahitaez parte hartu behar dela.


ESKARI – EPEA

2023ko azaroaren 28tik 2024ko urtarrilaren 25era.

Nahitaezkoa da matikula online aldez aurretik egitea.

Urtarrilaren 29an onuradunei beka lortu dutela jakinaraziko zaizkie.


AGIRIA

  • NAN edo pasaportea
  • Ikasle txartela
  • Irakasle txartela, zentroko frogagiria edo nomina
  • Unibertsitateko titulua edo espediente akademikoa
  • Eskatzailearen edo, bestela, famili buruaren, 2022ko ekitaldiko errentaren aitorpen osoa. Ez bada errentaren aitorpenik egin, aurkeztu zergasalbuespebaren ziurtagiria.
  • Langabezia egoeran zaudela ziurtatzen duen agiria (dagokion kasuetan)

Aipatutako informazioa visitantes@bilbaomuseoa.eus bidaltzea derrigorrezkoa da.


GARRANTZITSUA

Originalak ez dira onartuko eta ez da agiririk itzuliko ere.
Osatu gabeko agiriak ez dira kontuan izango

 

 

 

Conferencias del Prado Conferencias del Prado