Jarduerak
Goenaga. Bost urte egunero harritzen
Mikel Lertxundiren hitzaldia
Data:
2024-10-23
Ordua:
18:30ean
Prezioa:
Doakoa
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa, Museo plaza 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Plaza-kopurua:
Mugatua
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
Babeslea:
70eko hamarkadaren hasiera garrantzi handikoa izan zen Goenagak oroimenaren iraupenari, gaueko munduari eta mundu magikoari buruz zituen kezkak finkatzeko eta areagotzeko. 1969an, Alkizan (Gipuzkoa) kokatu zenean, ingurune misteriotsua aurkitu zuen, zeinean iragana oraina bihurtzen zen. Bakartzea funtsezkoa izan zen bere kontakizunean sakontzeko.
1971 eta 1973 artean paisaian eta argazkilaritzan (erregistrokoan eta esperimentalean) esku hartzean zentratu zen, eta, orduan egindako lanari esker, land art delakoaren aitzindaria izan zen. Ia aldi berean, 1972an, indarrez ekin zion berriz ere margotzeari, naturarekiko eta historiarekiko eguneroko topaldian sentitzen zuen pertzepzio eta sentsazioen oldea adierazteko.
Bost urtez, itzal, belar, sustrai eta ur-jauzien sailak gauzatu zituen, eta, hala, obra liluragarria sortu zuen, geroko sormen-ibilbidean funtsezkoak izan ziren zenbait kezkaren oinarri.
Mikel Lertxundi Galiana (Donostia, 1974)
Arte Ederren Bilboko Museoko Artxibo eta Dokumentazio Saila.
Artearen historialaria, XIX. mendeko eta XX. mendeko lehen hamarkadetako euskal artistetan espezializatua. Komisarioa, ikertzailea eta aholkularia.