Jarduerak

"Funts berriak" erakusketaren testuinguruan
Funts berriak
Hitzaldi zikloa
Funts berriak erakusketaren testuinguruan hitzaldi ziklo hau aurkezten dugu, funts bakoitza osotasunean ezagutzeko xedez.
Data:
2025-03-11 2025-05-06
Ordua:
18:30ean
Prezioa:
Doako jarduerak
Hizkuntza:
Gazteleraz
Lekua:
Museoa
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Plaza-kopurua:
Limitado
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
Funts dokumental eta arte-funts partikularrak balio handiko kultura-ondareak dira. Bildu zituztenen testuinguru historikoa eta soziala ulertzeko funtsezkoak izateaz gain, artistengandik datozenak beren sorkuntza eragin zuten erronkak, kezkak, eraginak eta elkarrekintzak islatzen dituzte. Museoa erreferentzia bihurtu da artxibo horien kontserbazioan, María Franciska Dapena, Saul Steinberg, Adolfo Guiard eta Eduardo Zamacois margolarienak, Felipe Manterola argazkilariarenak eta Patricio Echeverría industrialariarenak izan ziren gutun, argazki, obra, zirriborro, idazki eta beste material batzuen aurkezpenarekin.
Hurrengo Hitzaldiak:
2025|03|25
Felipe Manterola eta bere ingurunea: Zeanuri XX. mendearen hasieran
Geografia eta Historian lizentziadun Jon Urutxurturen hitzaldia
2025|04|08
Patricio Echeverría S.A.ren argazkiak. Berreskuratutako altxorra
Gorka Salmerón Murgiondo, argazkilaria eta Burdinola - Legazpiko Burdinaren Museoaren Lagunen Elkarteko presidentea
2025|04|15
Paristik New Yorkera. Eduardo Zamacois eta modernitate preziosista
Kontserbazio eta Ikerketako koordinatzaile Javier Novoren hitzaldia
2025|05|06
Saul Steinberg artearen historian
Maria Teresa Muñoz arkitekto eta Madrilgo Arkitektura Eskolako irakasle emerituaren hitzaldia
Aurreko hitzaldiak:
2025|03|18
Modernitatea Guiard familian: argazkigintza eta pintura
Artxibo eta Dokumentazioko teknikari Mikel Lertxundiren hitzaldia
2025|03|11
Mari Dapena: sorkuntzaren eta borroka antifrankistaren artean
David Fuente irakasle eta ikertzailearen hitzaldia