Euskadiko eta Nafarroako armategiak Aro Modernoan: Eugiko luxuzko ekoizpena Errege Armategian - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Obra Gonbidatua

Euskadiko eta Nafarroako armategiak Aro Modernoan: Eugiko luxuzko ekoizpena Errege Armategian

Hitzaldia Álvaro Soler del Camporekin

Data:

2024-03-12

Ordua:

18:30ean

Prezioa:

Doakoa

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK BETE DIRA

Plaza-kopurua:

Leku mugatuak

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Babeslea:

Álvaro Soler del Campo, Errege Armategiko Saileko burua (Madrilgo Errege Jauregiko Errege Bildumak), arduratuko da Euskal Herriko eta Nafarroako armagintzaren historiara hurbiltzeaz, eta arreta berezia jarriko du Euguiko burdinolan. Bertatik dator Parisko Judizioko Erredola lan bikaina, ekoizpen bereko beste pieza batzuekin batera, oraingo honetan Obra Gonbidatua programaren parte dena.

Obra Gonbidatuari buruz

Eugiko armategi artistikoa, Nafarroa

2024.03.13 – 05.26
12. aretoa

Eugiko –Iruñetik 29 kilometrora dagoen herria– burdinola Felipe II.ak bultzatu zuen, 1595ean, Milango eskulangile talde bat ekarrita, armadura artistiko bikainak sortzeko. Eugiko lantegietatik ateratako oso sorkuntza gutxi kontserbatzen dira, gehienak Ondare Nazionaleko Errege Armategiaren bilduman. Hori da Parisko Judizioko Erredola zoragarriaren kasua; ekoizpen bereko beste pieza batzuekin batera, Obra Gonbidatua programaren parte da orain lan hori. Beraz, aukera paregabea da objektu horiek, urriak eta bitxitasun bakanekoak, museoko bildumaren inguruan ikusteko.

Parte-hartzaileak

Álvaro Soler del Campo

Madrilgo Complutense Unibertsitatean Erdi Aroko Historian doktorea. Arkeologia Museo Nazionalean hezia, Madrilgo Errege Jauregiko Errege Armagintzako Departamentuko burua da, Ondare Nazionalekoa, eta Historiaren Errege Akademiako euskaltzain urgazlea. Erdi Aroko armamentuan aditua eta V. eta XIX. mendeen arteko armamentuari buruzko hainbat argitalpenen egilea. Gizarte Zientzietako eta Giza Zientzietako Ikerketa Armadaren lehen saria eta Erresuma Batuko Arms and Armour Society elkartearen Research Medal saria jaso ditu. Errege Armeriaren museologia-proiektuaren arduraduna da, eta bere espezialitateari buruzko nazioarteko erakusketak komisariatu ditu Pekingo Hiri Debekatuan, Washingtongo National Galleryn, Pradoko Museo Nazionalean, Mexikoko Jauregi Nazionalean eta Lisboako Gulbenkian Fundazioan. Gladius eta Real Sitio aldizkarietako erredakzio-batzordeetako kidea da.

Lotutako jarduerak

Lagunentzako Bisita Esklusiboa

Astelehena, martxoak 18, eta osteguna, martxoak 21, 12:00etan eta 18:00etan
Doako jarduera
Izena emateko, webgunean, otsailaren 29tik aurrera.