Euskal Emakume Zinemagileak V - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Euskadiko Filmategia

Euskal Emakume Zinemagileak V

Emakumezko istorio-kontalariak

Data:

2025-04-05 2025-06-28

Ordua:

19:00etan

Prezioa:

• Orokorra: 3,5 € • Museoaren Lagunak: 2 €• 25 urtetik beherakoak: Doan

Lekua:

Bizkaia Aretoa-UPV/EHU (Bilbao). Auditorio Mitxelena Avda. Abandoribarra etorb., 3, Bilbao 19:00

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Sarrerak webgune honetan eta museoko lehiatilan bakarrik

Plaza-kopurua:

420 pertsona

  • Zinema eta bideoa

Babeslea:

Mendebaldeko tradizioan, homero jotzen da lehenengo istorio-kontalaritzat. Istorio haiek armez eta gizonez ziharduten (geroago, haiei abestu zien virgiliok ere). Aldiz, ekialdeko tradizioan, emakume bat izan zen aurreneko istorio-kontalaria, xeherezade esklaboa, zeina gai izan baitzen mila eta bat gauez sultana bere ipuinekin liluratzeko. Homerok ospea eta loria nahi zituen, beretzat eta bere heroientzat; xeherezadek, berriz, bizirik atera, beste egun bat bizi. Metafora izugarria!

Beharbada gauzak ez dira guk nahi bezainbeste aldatu, oraindik itzalgune asko baitaude: gizonek ospea baino ez dute arriskatzen, eta emakumeek bizia arriskuan jartzen jarraitzen dute. Horregatik dute meritu bikoitza. Horregatik da oraindik ere funtsezkoa honaino ekarri gaituzten hainbeste emakumeren lana ezagutaraztea eta ikusgai jartzea. Izan ere, itzalguneek hor jarraitzen dute.

Eta, hain zuzen ere, asmo hori zuen, besteak beste, duela lau urte martxan jarri zen eta orain (behin-behinean bada ere) amaierara iritsi den ziklo honek: nola etxekoentzat hala kanpokoentzat euskal zinemaren paisaia askoz ere aberatsagoa eta erakargarriagoa bihurtzen modu erabakigarrian lagundu duten emakume pila baten lana erakustea (hasiera batean uste genuena baino askoz ere gehiagorena). Gure iritziz, ikusgarria da emakumeek egin dituzten filmei eskainitako bost urte hauen emaitza. Eta esan beharra dago.

Makroziklo hau amaitzeko, emakumezko zinemagile gazteenek egindako 12 lan aurkeztuko ditugu. Lehen aldiz, fikziozko lanen kopurua ia dokumentalena adinakoa da, eta hori ere albiste ona da: azkenean, neskak proiektu garestiagoez ere arduratzen dira. Eta hori oso esanguratsua da.

Gainera, ziklo hau osatzen duten dokumental ia guztiak sormen-lanak dira, fikzioaren esparruan sartzen dira maiz, eta fikzioaren berezko tresnekin kontatuta daude. Hona hemen adibide batzuk: enero (ione atenea, 2019), zuzendariaren bi amonen deskribapen koloretsua, gogorra (zenbaitetan) eta bizi-bizia; polaris(ainara vera, 2022), groenlandiako izotzen eta gizonena baino ez den nabigazioaren munduaren ingurune oldarkorrean bizi diren bi ahizparen istorio izugarri eta eder-eder bat; young & beautiful(marina lameiro, 2018), zeina gozoki eta maitekiro hurbiltzen baita desagertzeko arriskuan dauden munduetara, dokumental fantastiko honetako gazteen munduetara alegia; pizti bat, agian (ainhoa gutiérrez del pozo, olatz gonzález abrisketa, 2023), zeinak iraganeko kontu bihurtzear dagoen beste mundu hori irudikatzen baitu, landa-mundua, emakume, gizon, behi, ardi, otso, beldur eta mesfidantzez betea; las letras de jordi(maider fernández iriarte, 2019), film benetan sentibera, non gazte paralitiko batek sentitzen baitu jainkoak jada ez diola hitz egiten; a los libros y a las mujeres canto(maria elorza, 2022), non emakume miresgarri horiek (tonina, loreto, waltraud, anne, viki, maria), liburuak eta erortzear dauden apalategiak hartuta, gizonei eta arma virgiliarrei aurre egiten baitiete; eta arduraz komunika dezagun (aitziber zapirain, 2021), zeinak zuzen eta une egokian hausnartzen baitu hedabideetako euskarari buruz eta patriarkatuarekin duen harreman bortitz samarrari buruz. Fikzioa galaz jantzi da besteak beste berlinalen ere saritua izan zen film batekin. 20.000 especies de abejas(estibaliz urresola, 2023) filmak emango dio hasiera zikloari, mutiko baten gorputzean harrapatutako neskato baten istorio ezti eta aldi berean gogorrarekin. Ordaintzeke dagoen aspaldiko zor bat kitatu nahi du málagan eta beste zinemaldi batzuetan saritutako beste film bateko protagonistak, patricia lópez arnaiz bikainak, zeina nina filmeko pertsonaia nagusia baita (andrea jaurrieta, 2024). Kanpoan luze egon ondoren, neska gazte bat etxera itzultzen da. Horrela hasten da un otoño sin berlín filma (lara izagirre, 2015). Joan zenean utzi zuen mutil-laguna ia hurbilgaitz bihurtu da, eta haren konfiantza eta maitasuna berreskuratu nahi ditu. Urrezko kontxa irabazi aurretik, jaione cambordaren lehenengo film luzea arima (2019) izan zen. Istorio ilun horretan, galiziako herrixka bateko bi gizonezko misteriotsuk elkar jazartzen dute, eta zenbait emakumeren bizitza markatzen. Azken fikzioa istorio distopiko bat da. Sundancen hautatu zuten eta, besteak beste, milla jovovich du protagonista. Filmak irudikatzen duen mundu horretan, gizonak zerbitzatzeko hezten dira emakumeak, baina horretarako prest ez daudenak akademia ilun batean sartzen dituzte, eta emakume “perfektuak” izateko hezten dituzte. Hor garatzen da paradise hills (alice waddington, 2019).

Haien istorioen beharra dugu oraindik ere. Ziklo hau urrats bat baino ez dadila izan bidean. Emakumeek kontatutako istorioen beharra baitugu oraindik ere. Horretarako beren bizia arriskuan jarri beharrik gabe.

Hurrengo proiekzioak:

2025|06|28

Paradise Hills

Alice Waddington, 2019

Informazio gehiago >

Aurreko proiekzioak:

2025|06|14

Las letras de Jordi

Maider Fernández Iriarte, 2019

Informazio gehiago >

2025|06|07

Arduraz komunika dezagun

Aitziber Zapirain, 2021

Informazio gehiago >

2025|05|31

Pizti bat, agian

Ainhoa Gutiérrez del Pozo, Olatz González Abrisketa, 2023

Informazio gehiago >

2025|05|24

Young & Beautiful

Marina Lameiro, 2018

Informazio gehiago >

2025|05|17

Arima

Jaione Camborda, 2019

Informazio gehiago >

2025|05|10

Un otoño sin Berlín

Lara Izagirre, 2015

Informazio gehiago >

2025|05|03

Polaris

Ainara Vera, 2022

Informazio gehiago >

2025|04|27

Nina

Andrea Jaurrieta, 2024

Informazio gehiago >

2025|04|12

Enero

Ione Atenea, 2019

Informazio gehiago >

2025|04|05

20.000 especies de abejas

Estibaliz Urresola, 2023

Informazio gehiago >