Jarduerak

Maiatzak 18
Etorkizuna orainetik – Bisita iruzkinduak
2023ko Museoen Nazioarteko Eguna
Arte Ederren Bilboko Museoak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, aurten ere. 1977az geroztik ospatzen da egun hori mundu osoan, eta ICOMek (Museoen Nazioarteko Kontseiluak) honako goiburu hau proposatu du aurtengo ediziorako: “Museoak, jasangarritasuna eta ongizatea”.
Data:
2023-05-18
Ordua:
Bi saio: 12:00 (euskaraz) eta 18:00 (gaztelaniaz)
Prezioa:
Doakoa
Hizkuntza:
Gaztelera eta euskara
Lekua:
Bilboko Arte Ederren MuseoaMuseo plaza, 2
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Plaza-kopurua:
20 pertsona saio bakoitzeko
- Bereziak
ICOMen “Gure mundua eraldatzea: Garapen Jasangarrirako 2030 Agenda” (Kioto, 2019) ebazpenak dioenez, museo guztiek dute egiteko esanguratsua etorkizun jasangarriak eratzen eta sortzen, eta haien erantzukizuna da eraldaketa hori sustatzea hezkuntza programen, erakusketen eta jardueren bidez.
Hala, aurten, erakundea birpentsatzean jarriko du museoak arreta, bizitzen ari den eraldaketa prozesuaren haritik, begiratuz ez soilik funtsezko alderdiei, hala nola ingurumen baldintzen kontrolari eta argiztapen sistemei –energiaren eta eskura dauden baliabideen erabilera eraginkorrarekin zuzenean lotuta baitaude–, baizik eta baita arkitekturaren eta erakundearen zabalkunde proiektuari ere, lan eta ikerketa ildoak eta programa artistiko berriak sortzeko aukera gisa.
Egun berezia, etorkizunerako erakunde jasangarriagoa eta ezinbestean orainetik pentsatua egiten lagunduko duten erronka eta baldintza guztiak partekatzeko eta berrikusteko.

Podcast: “Lagunak. Museoen Nazioarteko Eguna 2023”
Museoen Nazioarteko Egunean, eta erakundea eraldatzeko prozesu bete-betean murgilduta, hirugarren soinu-proposamen honek Lagunen Komunitateari ematen dio hitza, elkarrizketarako formatu batekin, non hiru parte-hartzailek ikuspuntuak, ibilbideak, oroitzapenak eta itxaropenak azalduko dituzten.
Museoak modu koral honetan bat egin du ospakizun-jardunaldi honekin, eta ICOMen proposamena sinatu du 2023ko edizio honetarako: museo guztiek dute zeregina etorkizun jasangarriak eratu eta sortzeko, batez ere beren komunitateen zaintzan eta ongizatean.
Entzun hemen.
Bisita iruzkinduak: Etorkizuna orainetik
Gilermo Zuaznabarrekin. Zabalkunde proiektua, kontserbazioaren, jasangarritasunaren eta kuratoretza ildo berrien erronken ikuspegitik. Bi saio izango dira (euskaraz 12:00etan eta gaztelaniaz 18:00etan).
Bisitaren iraupena, gutxi gorabehera: 45 min

Gilermo Zuaznabar
Museoko Diseinu eta Arkitektura kontserbatzailea