Jarduerak
Erik Satie erretratatzen
Hitzaldi musikatua
Hitzaldi honek berariaz nabarmentzen du Erik Satie konpositoreak erretratuaren generoarekin izan zuen interesa, sustapen artistikorako bide gisa. XX. mendearen hasieran, Bohemiako artistekin eta Parisko abangoardiarekin zuen lotura erabakigarria izan zen jendaurrean zuen irudia eratzeko. Irudi hori -bere buruarena, alegia- eraldatzen joan zen urteen poderioz, eta horrek musika-konposizioek izan zuten bilakaera estilistikoan dauka korrelatua. Hitzaldian argi egiaztatuko da hori, Ander Marzanak pianoarekin emango duen laguntzari esker.
Data:
2024-10-14 2024-10-15
Ordua:
Urriak 14ean: 19:00 Urriak 15ean: 18:30
Prezioa:
- Orokorra: 8 €- Lagunak: 5 €
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo plaza 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Lekuak amaitu dira
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
Garai batean, XIX. eta XX. mendeen artean, ospearen kultura hasiberria zen artean. Erik Satie konpositore frantsesa, irudi publikoaren eta onespen profesionalaren artean zegoen loturaz jabetuta, bere itxura eraldatzen joan zen bizitzan barrena, helburu artistikoen arabera, eta “bere buruaren pertsonaia publiko” batzuk sortu zituen horrela, arreta handiz landuak.
Lagunek (Bohemiako artistek eta Parisko abangoardiak) laguntza eman zioten irudi hori proiektatzeko, konpositoreari egindako erretratu batzuen bidez. Man Ray, Jean Cocteau, Marcelin Desboutin, Picabia, Brancusi eta Picasso zeuden sare artistiko horretan, eta marrazki, karikatura, argazki eta olioekin musikagilearen irudi publikoa definitu zuten.
Testuinguru historiko horretan, Ramón Casasek eta Santiago Ruisiñolek, Ignacio Zuloagarekin batera, ostatu txiki bat partekatu zuten Moulin de la Galette barrutian. Han zeudela, Satie sarri joan zen haiengana urtetan, eta, ordutik aurrera, Espainiako artistak izan zituen etengabe inguruan.
Bere irudi publikoan izandako aldaketek (artista buhame izatetik erromantiko izatera, dandytik jeniora, etab.) lotura estua izan zuten bere musika-konposizioen bilakaera estilistikoarekin: Gymnopédies goraipatuetatik (1888) Parade baletera (1917); bere Nocturnes (1919) konposizioan pianoak duen protagonismotik gaur egun museoan ikusgai dagoen René Clairren Entr’acte (1924) filmerako musikaren diseinura.
Satiek berak ardura handiz lantzen zuen begirada, bereziki lagun pintoreen lanetan trebatuz, eta nahiago izaten zuen arteaz hitz egin musikaz baino. Beharbada, arte plastikoekiko zuen sentiberatasun horrek bultzatzen zuen beste era batera “begiratzera”, “bere buruari begiratzera” eta “gu begiratu genezan” lortzera.
Fátima Bethencourt Pérez
Doktorea da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, Europako Aipamenarekin. Bertan lizentziatu zen Musikaren Historian eta Zientzietan, eta Artearen Historian. Ikerketa-egonaldiak egin ditu The City University of New York, University of California, Berkeley eta Varsoviako Unibertsitatean. FormARTEko bekaduna ere izan da kultura-kudeaketan, baita Espainiako Errege Akademiako bekaduna ere Erroman. Gaur egun irakasle elkartua da Valladolideko Unibertsitatean.
Bere ikerketa-ildo nagusiak dira arte plastikoen, musikaren eta literaturaren arteko harremanak XIX. eta XX. mendeetan, ikasketa ikonografikoak, ikonografia musikala barne, eta diziplinartekotasuna arte eszenikoetan.
Ander Marzana
Bilboko Koral Elkarteko pianista gisa ahots-musikako zikloetan parte hartu du, besteak beste, Bizkaia Kantuan (2022) eta Bilboko Korala Gertutik (2023) zikloetan, Zallako Musika Astean (2022), Gau Zurian (2023), eta kontzertu garrantzitsu batzuetan, esaterako, Gabonetako Soinuak-en Euskaldunan, eta Aita Menniren eta San Juan de Diosen 125. urteurrenean, Kursaalen. Bestetik, Zubiaurreren Pasioaren estreinaldiko grabazioan parte hartu zuen Santa Mónica monasterioan, Enrique Azurza maisuaren zuzendaritzapean.