Jarduerak

En obras [IV]
Museoa imajinatzeko deialdi irekia
18-24 urte dituzu? Arte Ederren Bilboko Museoko eraldaketan parte hartzerik nahi? en obras esperimentazio- eta sorkuntza-programa da, eta museoaren eraldaketa-prozesuan gazteek parte hartzearen alde egiten du.
Astero, bi orduko zazpi topaketatan, ideiak partekatu nahi ditugu, esperimentatu, jolastu; elkarlanean museoa bizitzeko eta ulertzeko modu berriak proposatu nahi ditugu, azken batean
Data:
2026-02-27 2026-04-10
Ordua:
17:30etan
Prezioa:
Doako jarduera
Hizkuntza:
Gaztelera eta euskara
Lekua:
Arte Ederren Museoa, Museo plaza 2
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Laster hemen
Plaza-kopurua:
15 leku. 18 eta 24 urte bitartekoentzat
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
- Gazteentzat
Programa osoa
2025/02/27 – 17:30etan
Non dago museoa? Non egoten zara zu?
Zein da museoarekin dugun lotura? Hau izango da elkar ezagutzeko eta taldearen identitatea osatzeko abiapuntua.
2025/03/06 – 17:30etan
Gorputzetik museoan zehar ibili
Gure gorputzak obren formaren, erakusketen narratibaren, jokabide-arauen edo arkitekturaren mende daude. Nola kokatzen gara espazio honetan?
2025/03/13 – 17:30etan
Museo batean bizitzeko moduak aztertu
Museoa imajinatu. Kontakizunak eratu.
2025/03/20 – 17:30etan
Komisariotza kolektiboa. Nola gauzatu desio bat?
Talde gisa lan egitea eta aldaketa eragile izatea.
2025/03/27 – 17:30etan
Gure paisaiaren ekoizpena I
Gure paisaia kolektiboari forma ematen.
2025/04/03 – 17:30etan
Gure paisaiaren ekoizpena II
Museoarekin eta gure prozesuarekin elkarrizketan.
2025/04/10 – 17:30etan
Eraldaketa
Ospakizun-erritual bat.