Jarduerak
Museoaren eraldaketa
En obras II
Egonaldi programa. Deialdi irekia museoa elkarrekin imajinatzeko
18-21 urte dituzu? Arte Ederren Bilboko Museoko eraldaketan parte hartzerik nahi? "En obras" esperimentazio- eta sorkuntza-programa da, eta museoaren eraldaketa-prozesuan gazteek parte hartzearen alde egiten du. Hiru hilabetez, eta bi orduko sei topaketatan, ideiak partekatu nahi ditugu, esperimentatu, jolastu; elkarlanean museoa bizitzeko eta ulertzeko modu berriak proposatu nahi ditugu, azken batean.
Data:
2024-02-22 2024-05-02
Ordua:
17:30 - 19:30
Prezioa:
Dohainik
Hizkuntza:
Gaztelera eta/edo euskera
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Ostiraletik aurrera, otsailak 9, 10:00etan: - 94 4396141 telefonoan (astelehenetik ostiralera, 08:00 - 15:00)- Esteka honetan:
Plaza-kopurua:
15 plaza18 eta 21 urte bitarteko gazteentzako
- Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
Babeslea:
Programa osoa
2024ko otsailak 22an, 17:30etatik 19:30etara
Non dago museoa? Non egoten zara zu?
Zein da museoarekin dugun lotura? Hau izango da elkar ezagutzeko eta taldearen identitatea osatzeko Abiapuntua.
2024ko martxoak 7an, 17:30etatik 19:30etara
Gorputzetik museoan zehar ibili
Gure gorputzak obren formaren, erakusketen narratibaren, jokabide-arauen edo arkitekturaren mende daude. Nola kokatzen gara espazio honetan?
2024ko martxoak 21ean 17:30etatik 19:30etara
Museo batean bizitzeko moduak aztertu
Museoa imajinatu. Kontakizunak Eratu.
2024ko apirilak 11ean 17:30etatik 19:30etara
Komisariotza kolektiboa. Nola gauzatu desio bat?
Talde gisa lan egitea eta aldaketa eragile izatea. Zein aztarna utzi nahi dugu museoan?
2024ko apirilak 25ean 17:30etatik 19:30etara
Komisariotza kolektiboa. Nola gauzatu desio bat? Bigarren atala
Museoarekin eta gure prozesuarekin elkarrizketan. Non eta nola kokatzen dugu gure proposamena, eta zergatik?
2024ko maiatzak 2an 17:30etatik 19:30etara
Eraldaketa
Ospakizun-erritual bat.