En obras - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Museoaren eraldaketa

En obras

Egonaldi programa. Deialdi irekia museoa elkarrekin imajinatzeko

18-21 urte dituzu? Arte Ederren Bilboko Museoko eraldaketan parte hartzerik nahi? en obras esperimentazio- eta sorkuntza-programa da, eta museoaren eraldaketa-prozesuan gazteek parte hartzearen alde egiten du. Hiru hilabetez, eta bi orduko sei topaketatan, ideiak partekatu nahi ditugu, esperimentatu, jolastu; elkarlanean museoa bizitzeko eta ulertzeko modu berriak proposatu nahi ditugu, azken batean.

Data:

2023-11-02 2023-11-25

Ordua:

17:30 - 19:30

Prezioa:

Dohainik

Hizkuntza:

Gaztelera eta/edo euskera

Lekua:

Museo de Bellas Artes de Bilbao. Museo Plaza, 2

Izen-ematea/ sarrerak:

Lekuak agortu dira

Plaza-kopurua:

15

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Babeslea:

Programa osoa:

2023ko azaroaren 3an, 17:30etatik 19:30etara 

Non dago museoa? Non egoten zara zu?

Zein da museoarekin dugun lotura? Hau izango da elkar ezagutzeko eta taldearen identitatea osatzeko Abiapuntua. 

 

2023ko azaroaren 16an, 17:30etatik 19:30etara 

Gorputzetik museoan zehar ibili

Gure gorputzak obren formaren, erakusketen narratibaren, jokabide-arauen edo arkitekturaren mende daude. Nola kokatzen gara espazio honetan? 

 

2023ko azaroaren 30ean, 17:30etatik 19:30etara 

Museo batean bizitzeko moduak aztertu

Museoa imajinatu. Kontakizunak Eratu. 

 

2023ko abenduaren 14an, 17:30etatik 19:30etara 

Komisariotza kolektiboa. Nola gauzatu desio bat?

Talde gisa lan egitea eta aldaketa eragile izatea. Zein aztarna utzi nahi dugu museoan? 

 

2024ko urtarrilaren 11an, 17:30etatik 19:30etara 

Komisariotza kolektiboa. Nola gauzatu desio bat? Bigarren atala

Museoarekin eta gure prozesuarekin elkarrizketan. Non eta nola kokatzen dugu gure proposamena, eta zergatik? 

 

2024ko urtarrilaren 24an, 17:30etatik 19:30etara 

Eraldaketa

Ospakizun-erritual bat

 

Informazio gehiago 94 4396141 telefonoaren bidez (astelehenetik ostiralera, 08.00etatik 15.00etara)
Oharra: 18 eta 21 urte bitarteko gazteentzako doako jarduera