En Claves - Bilboko Arte Ederren Museoaren

En Claves

Music Sessions

Lehen aldiz, Bilboko Arte Ederren Museoak ziklo bat programatuko du euskal musika garaikideko hainbat artistaren eskutik.

Data:

2023-06-02 2023-06-23

Ordua:

20:00 h (iraupena 45 min g.g.b.)

Prezioa:

Lagunentzat: 7 €Orokorra: 10 €

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2.

Norentzat:

Arrunta

Plaza-kopurua:

Mugatua (60)

  • Musika

Babeslea:

Lehendabiziko kontzertu-ziklo honetan, berrasmatutako tradizioaren kontzeptuak saioak elkarrekin harilkatzeko asmoa du, musika klasikoaren berezko instrumentuak konbinatuz sonoritate berriak esploratze aldera. Programa osatzen duten proposamenetako bakoitza fusioaren eta berrinterpretazioaren ariketatik sortu da, eta, ondorioz, musika-lengoaien errepertorio delikatu eta dotorea lortu da.

Horrela, Ezust Duoren polifoniak agerian uzten du pianoaren eta akordeoiaren arteko solasa berreskuratu egin dela, nahiz eta galdu egingo zela zirudien; Euskal Barrokensemblek instrumentuen kadentzia erritmikoa nabarmentzen du, sonoritate barrokoa berrasmatzeko; Josu Okiñena piano-jotzaile ospetsuaren notek tempo emozionala bezain bizia markatzen dute; eta Basabik ohiko testuinguruetatik aterako ditu beren espezialitateko estiloak , txalaparta erabiliz hari-instrumentuak genero biziagoan eraldatzeko eta indartzeko.

Kutsu intimista nabarmenarekin, Klabetanek bere izenarekin zerikusia ere badu, museoa elkargune bihurtzen baitu; bertaratutakoengan pertzepzio sentsorial berriak sortzeko gune, hain justu. Horrela, museoak apustu argia egiten du kultura-programazioan artea aktibatzeko bide berriak txertatzearen alde.

 

 

Aurreko kontzertuak:

2023|06|23

Basabi

Kronos

Iñigo Cotok (biolina), Marina Barredok (biola), Ricardo de Lucasek (kontrabaxua), Alicia Griffiths (arpa) eta Sergio Lamuedrak eta Txomin Dhersek (txalaparta) osatutako taldeak emango diote amaiera kontzertu-zikloari.

Informazio gehiago >

2023|06|16

Josu Okiñena

Pianoa

Josu Okiñena, piano-jotzaile ospetsua, bi hamarkada baino gehiago daramatza musika klasikoan, baita kultur ondarearekin eta ikerketa artistikoarekin lotutako kultur proiektuetan ere.<br><br> Bere notek tempo emozionala bezain bizia markatzen dute.

Informazio gehiago >

2023|06|09

Euskal Barrokensemble

Dances & Fantasies

Miren Zeberiok (biolin barrokoa eta rabela), Daniel Garayk (perkusioak) eta Enrike Solinísek (gitarrak eta lauteak) osatutako taldeak estilo barrokoaren sonoritate nahastezina berrinterpretazio garaikide berezi batetik aztertzen du.

Informazio gehiago >

2023|06|02

Ezust Duo

Elkarrizketa polifonikoak

Ignacio Arakistainek (pianoa) eta Garazi Navasek (akordeoia) irekiko dute kontzertu-zikloa.

Informazio gehiago >