Jarduerak

Bilbao Museoa Music Sessions
En Claves V
Polifoniak
Museoak jarraipena emango dio "En Claves" kontzertu-zikloari, udako hurrengo edizioari ekinez.
Data:
2025-06-06 2025-06-27
Ordua:
20:00etan
Prezioa:
• Museoaren Lagunak: 7 €• Orokorra: 10 €
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa. Museo Plaza, 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Webgunean eta museoko leihatilan
Plaza-kopurua:
Mugatuta
- Musika
Aurtengo honetan, programa osoa “polifonia” kontzeptuaren barruan egituratu da, aldibereko soinuen multzotzat hartuta, instrumentu bakoitzaren izaerari eustearekin batera, osotasun harmoniko bat osatuz. Ideia horren inguruan bildu da, programa osoa ez ezik, saio bakoitza ere, bakoitza bere horretan (ziklo honen zigilua hasieratik markatzen duen piano soloa izan ezik, dagoeneko zikloaren bereizgarria dena).
Biolina, biola, pianoa, saxofoia, kontrabaxua eta bateria izango dira polifonia honetako protagonistak, hainbat motatako errepertorioak interpretatzeko, musikaren eta geografiaren historia luze-zabal zeharkatuz: Errepertorioetako izen batzuk soilik aipatze aldera, hor agertuko dira Mozart, Albeniz, Ravel, Scarlatti edo Aita Donostia.
Kutsu intimista nabarmenez, kontzertu-ziklo honek museoaren testuinguruan musikaz gozatzera gonbidatzen gaitu