En Claves III - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Kontzertu-zikloa

En Claves III

Udako gauetako ametsak

Kontzertu-ziklo berri honi egitura emateko —lau egun, lau amets—, William Shakespeareren obra gailenetako bati jarraitu zaio. Interpretatzaileak eta errepertorioak hautatzeko, mundu onirikoetan bidaiatzeko asmoari jarraitu zaio.

Data:

2024-06-07 2024-06-28

Ordua:

20:00etan

Prezioa:

• Lagunak: 7 €• Orokorra: 10€

Hizkuntza:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseoa Plaza 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Musika

Babeslea:

Laster, lau egun lau gau bilakatuko dira, eta lau gauk ametsetan pasaraziko dute denbora, bizi-bizi… Izan ere, lau egun zoriontsuk beste ilargi bat ekartzen dute.  

William Shakespeare

Unibertso horrek gonbidatzen gaitu, bereziki, artearen lan-eremu berean bizitzera, zeinean bizipenak errepikatzen eta gogoratzen baititugu, proiektuak egiten eta irudikatzen baititugu, sentitzen baitugu eta hunkitzen baikara… Azken batean, lau saio horiek udaren etorrera iragartzen dute.  

En Claves zikloak kutsu intimista nabarmena du, eta, bere izenari erantzunez, elkargunearen ideia iradokitzen die bertaratzen direnei. Horrela, udako eta neguko kontzertu-zikloak sendotu ditu museoak, ezaugarri nabarmen eta erabateko honekin: euskal talentu musikalarekiko konpromisoa.   

 

 

 

 

Hurrengo kontzertuak:

2024|06|28

JEL trio + Hutsun txalaparta

Kontrabaxua, bateria, akordeoia eta txalaparta

Informazio gehiago >

Aurreko kontzertuak: