Zerumugan elkartzeko bideak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Zerumugan elkartzeko bideak

Javier González de Duranaren hitzaldia

erakusketaren komisarioak eskainiko duen hitzaldian bi artisten arteko elkarguneak aztertuko dira, haien artean hogeita bost urteko aldea egon arren. Azalpen-elkarrizketaren bidez, Duranak bi autoreengan azpimarratuko ditu aurreiritzirik gabeko begirada, garaiko espirituari lotutako irrika eta hurbiltasun harrigarriko irtenbide formal eta konposiziokoak eman zieten modernitatea.

Data:

2024-10-10

Ordua:

18:30ean

Prezioa:

Doako jarduera

Hizkuntza:

Gaztelaniaz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Museoaren Lagunentzako lehentasunezko izen-ematea irailaren 29ra arte. Publiko orokorra, irailaren 30etik aurreraIzen-emateak hemen

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Belaunaldi desberdinetakoak izan arren, elkarren arteko lotura txikiak zituzten obrak egin arren eta inguru sozial eta geografiko oso desberdinetan aritu arren, Godofredo Ortega Muñozek (San Vicente de Alcántara, Badajoz, 1899-Madril, 1928) eta Eduardo Chillidak (Donostia, 1924-2002) topo egiteko eta aurrez aurre izateko aukera izan zuten hainbat alditan.  

Jaiotza-datek elkar urruntzen zituzten hogeita bost urteko aldeak ez zien eragotzi hiru hamarkada luzetan, 1950, 1960 eta 1970ekoetan, elkarrekin lanean jardutea. Bat-egite horren ondorioz, haien lanak elkarrekin egon ziren aldi baterako zenbait erakusketatan, beste artista batzuekin batera, batez ere berrogeita hamarreko hamarkadaren amaieran eta hirurogeiko hamarkadaren hasieran. Garai hartan, Ortega Muñozen ibilbidea garaipen nazional nabarmenekin saritua izan zen, eta Chillida nazioarteko ekimenen segida luze eta etengabekoaren parte izaten hasi zen.  

Chillidaren modernotasuna ez zen agerikoa abstraktua izateagatik bakarrik, ezta Ortega Muñozena figuratibo izateko erabakiagatik ere. Hurbiltasun horrek azaleratzen zuen artista bi-biak modernoak zirela jardutea erabaki zuten lan esparruetan.   

Hizlariari buruz

Javier González de Durana Isusi



Javier González de Durana Isusi Historia Garaikideko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean 1986tik, eta artean aditua. Hainbat museo eta enpresa artistiko zuzendu ditu. 1974an Filosofia eta Letretan lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean, eta 1983an Unibertsitate Konplutentsean doktoratu zen. 1986tik Historia Garaikideko irakasle titularra da Euskal Herriko Unibertsitatean.