El eclipse de la atención - Bilboko Arte Ederren Museoaren

El eclipse de la atención

Elkarrizketa Amador Fernández-Savater eta Oier Etxeberriarrekin

Kontzentrazio-gaitasuna murriztea, haurtzaroko hiperaktibitate-nahasmenduak, denbora bizkortzen ari denaren pertzepzio orokortua, infoxikazioa, teknologia berriekiko hersturazko harremanak, psikofarmakoen abusua edo terapia-mota guztietara jotzeko, aukera hemen eta orain bizitzen ikasteko. Inoiz ez gaude gauden horretan.

Data:

2023-09-27

Ordua:

19:00

Prezioa:

Dohain

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Bilboko Arte Ederren Museoa. Museo plaza, 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen emateak hemenIzena eman hemen

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Topaketak

 

Kontzentrazio-gaitasuna murriztea, haurtzaroko hiperaktibitate-nahasmenduak, denbora bizkortzen ari denaren pertzepzio orokortua, infoxikazioa, teknologia berriekiko hersturazko harremanak, psikofarmakoen abusua edo terapia-mota guztietara jotzeko, aukera hemen eta orain bizitzen ikasteko. Inoiz ez gaude gauden horretan. 

Eguneroko bizitzako egoera guztietan dago gure buruetan sartu eta gure gorputzak kontrolatzeko borroka. Ekonomia da. Gure arreta eta nahia konkista-helburu eta harrapakin nagusi bihurtzen ditu.  

Amador Fernández-Savaterrek eta Oier Etxeberriak, El eclipse de la atención. Recuperar la presencia, rehabilitar los cuidados, desafiar el dominio de lo automático liburuaren egileek, aipatutakoei buruzko elkarrizketa proposatzen dute, galdera hauek hausnarketarako abiapuntu hartuta: Zer ari da gertatzen? Zer esan nahi digute arretaren nahasmenduok? Zein da arretaren eginkizuna irudiak masiboki kontsumitzen dituen gizarte globalizatuan? Horretan, gu non gaude? Ba al dago beste era batera bizitzeko aukerarik? 

 

Parte-hartzaileak

Amador Fernández-Savater 

Bere interesak pentsamendu kritikora eta ekintza politikora mugatzen ditu, eta horiek uztartzea bilatzen du beti. Acuarela Libros-eko editorea da, Archipiélago aldizkariko zuzendari ohia, eta hainbat mugimendu kolektibo eta elkartetan parte hartu du Madrilen. Filosofía y acción (Editorial Límite, 1999) liburuaren egilea, Red Ciudadana tras el 11-M. Cuando el sufrimiento no impide pensar ni actuar (Acuarela Libros, 2008) obraren egilekidea, eta Con y contra el cine. En torno a Mayo del 68 (UNIA, 2008) lanaren koordinatzailea da. 

Oier Etxeberria  

2019tik KGNZ Tabakalerako ikusizko arteetako saila zuzentzen du. Aurretik, erakundeko programa publiko bateko arduradun izan zen, Bizigarriak, zirkulazioa eta euforia (2016-2018) edo Ariketak: la segunda respiración (2018-2019) bezalako proiektuekin. 2014 eta 2010 artean, Cristina Enea Fundazioko (Donostia) kultura arloko arduraduna izan zen; izan ere, Las Patatas y las Cosas: lurpeko istorioak (2011) edo/eta ¿Cuánta tierra necesita un hombre? (2014) erakusketen komisarioa izan zen. 2020an, Diedrich Diederichsenekin batera, Cybernetics of the poor: Tutorialak, ariketak eta partiturak (2020) koprodukzioan –Tabakalera eta Kunsthalle Wien zentroen artekoa– komisario-lanak egin zituen, bai eta Tabakalerak eta Arte Ederren Bilboko Museoak berriki antolatutako That Time erakusketan ere, Miriam Alzurirekin batera.