“El Curador”, Txomin Badiolarena - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Martxoak 13, osteguna

“El Curador”, Txomin Badiolarena

Liburu-aurkezpena

Museoak Txomin Badiolaren bigarren eleberria –Caniche argitaletxeak argitaratua– aurkeztuko du. Bertan, egileak psikodrama sexual eta entropikoa proposatzen du, lotsaren muturreraino eramana. Taularatze gordin baten bidez —itzalean dira Strindberg, Beckett eta Pinter —, egileak, literatur zintzotasunezko ariketan, aurre egiten die sortzaileek XXI. mendeko artearen bidegurutzean dituzten konplexutasunei. Aurkezpenean, Txomin Badiolak berraztertu egingo du zazpi gautan gauzatutako literatura- eta hausnarketa-prozesua, zeinaren ondorioz artearen eta artistaren zereginari buruzko eleberri hau argitaratu duen. Ekitaldian ere Miguel Zugazak, museoko zuzendariak, eta Ignacio Sáez artistak hartuko dute parte.

Data:

2025-03-13

Ordua:

18:30etan

Prezioa:

Doako jarduera

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

Izen-emateak hemen eta museoko lehiatilan

Plaza-kopurua:

Mugatuta

  • Topaketak

Errealitateak eta liburuak margolari bat, kuradore bat eta margolan-multzo bat partekatzen dituzte, baita paisaia edo eszenatoki batzuk ere; hala ere, beren buruari begiratzeko darabiltzaten ispiluak etengabe aldatzen dira formaz […] eta ez dago bien arteko baliokidetasun garbi-garbirik ezartzerik.

Txomin Badiola

Argitalpenari buruz

Zazpi gauetan zehar, kuradoreak eta gorputzik gabeko ahots batek elkarrekin solasean dihardute. Atzealdean, ahanzturatik erreskatatutako zenbait margolan, eta bizilagun baten irratiaren soinu arrotz eta setatia. Iluntasunak, suminaldiak, erreferentziak, konplizitateak eta desakordioak, Tiziano, Grekoa, Bataille edo Zweig, erasoak eta konponketak, bata bestearen ondotik datoz, haien artean sortzen den aginte-jokoak eta protagonistak bere mintzakidearen izaeraz, bai eta bere zuhurtasunaz ere, dituen zalantzek zeharkatuta.

Egileari buruz

Txomin Badiola (Bilbao, 1957)

Ibilbide luze, emankor eta aintzatetsia egin du arte plastikoen, irakaskuntzaren eta komisariotzaren alorrean, eta, horrekin batera, idazketara hurbilduz joan da apurka-apurka. Hasieran, katalogo edo argitalpenetan agertutako testu kritikoek aukera eman zuten haren pentsamendura eta, aldi berean, haren eskultore-lanera gerturatzeko. Bere lehen eleberrian –Malformalismo (Caniche, 2019)–, borondate argia agertu zuen literaturaren formen bidez arakatzeko arteak jokoan jartzen dituen giza harremanak, haien tentsioak eta kontraesanak. El curador eleberria bide horretatik harago doa, eta jolasean aritzen da artearen eta artistaren presentziak, forma bihurtzen diren grinen katalizatzaile gisa, sortzen dituen ustekabeko eta saihestezinezko ondorioekin. 2025eko maiatzean, Mamuk argitaratuko du Acantilado argitaletxean.