Jarduerak
Denboraren aztarna
Tadanori Yamaguchi, Peio Aguirre eta Víctor Arrizabalagaren arteko solasaldia
Leku magiko batzuek ez dute giza aldaketarik behar gure iruditeria pertsonalean nabarmentzeko. Beste batzuk, ordea, oharkabean pasatuko lirateke jarduketa horrengatik ez balitz. Horren adibide da Angurreta Harrobia Arte Espazioa, antzinako meatze-ustiategia, naturaren erdian dagoen parajea, giza esku-hartzeari esker aparta bihurtua.
- Víctor Arrizabalaga
Data:
2023-10-25
Ordua:
18:30etan
Prezioa:
Doan
Hizkuntza:
Gaztelania
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa Museo Plaza, 2.
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak hemen eta museoaren leihatilan
Plaza-kopurua:
Mugatuta
- Topaketak
Peio Aguirreren eta Víctor Arrizabalagaren arteko solasaldi honek Tadanori Yamaguchi japoniarrak Angurretako harrobi zaharrean egindako esku-hartze artistikoa aurkeztu eta azaltzen du. Eremu geografiko horrek agerian uzten ditu denboraren iragaitearen, erabileraren eta erabilerarik ezaren aztarnak… industria-ustiapenaren berezko aztarnak dira, eta, orain, haizearen eta txorien hotsak inguratzen ditu, hondoko oihal gisa.
Agertoki berezi horretan, Víctor Arrizabalaga artistak eta Angurreta Harrobia Kultur Elkarteak Yamaguchi gonbidatu zuten espazioan esku-hartze artistiko bat egitera, ingurunearekin solas egin eta lekuaren memoria errespeta zezan. Haren abiapuntua natura behatzeko gaitasuna eta denboraren kontsiderazioa —historikoa, metafisikoa eta baita geologikoa ere— izan zen; azken emaitza, antzerki-izaeraren eta materialtasunaren arteko gurutzaketa, harrobiari beste espiritualtasun bat erantsiz.
Proiektu horri arreta jarriz, museoak hausnarketarako eta elkarrizketarako gune bat ireki du, eta galdera hauek planteatu: harrobiak naturaren zauriak al dira? Zer gertatzen da ustiatutako eremu geografiko bat bertan behera uzten denean haren baliabide materialak agortu direlako? Nola integratu espazio horiek beren ekosistema naturalean? Eta, batez ere, zer aukera eskaintzen ditu habitat horiek artearen eta kulturaren bidez lehengoratzeak? Zer paper izan dezake arte publikoak testuinguru horietan? Zalantzarik gabe, Yamaguchiren proposamenak erantzun batzuk ematen ditu.
Tadanori Yamaguchi
Artista
Peio Aguirre
Arte-kritikaria, komisario independentea eta editorea
Víctor Arrizabalaga
Artista