Jarduerak
25 urteak
Dantzaldia 2024
Nazioarteko Dantza Jaialdia
Museoak, beste behin ere, bat egin du Dantzaldia Nazioarteko Dantza Jaialdiaren programazioarekin, eta bi proposamen eszeniko hartuko ditu haren 25. edizioan: Fárisa (Small Axe konpainia) eta False Memories (Hang Tho Creative konpainia).
Data:
2024-10-01
Ordua:
18:00Iraupena: 30 min. (15 min. pieza bakoitza)
Prezioa:
Doan, aurretik sarrera eskuratuta
Lekua:
Bilboko Arte Ederren Museoa
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
LEKUAK AMAITU DIRA
Plaza-kopurua:
Sarrerak agortu arte
- Musika
Museoan aurkeztuko diren bi piezek gizakiaren izaera sozialari buruzko hausnarketa egiten dute: beste izaki batzuekiko harreman-motetatik hasi eta oroimenaren zeregineraino eta esperientzia horietako bakoitzak bere atzean uzten duen tokiraino, izan zenaren eta izan zitekeenaren arteko aztarna gisa.
Programak Dantzaldiaren 25 urteak ere ospatu nahi ditu, bere ibilbideko programaziorik nazioartekoenetako baten aldeko apustua eginez.
Informazio-oharra: Sarrerak programa osatzen duten bi piezetara joateko aukera barne hartzen du.
18:00
Small Axeren Fárisa
Iraupena: 15 min
Etengabe intimitate estuan dauden bi pertsonaiaren arteko lotura eta kontaktu beharra da obraren inspirazio-iturria. Halaber, erromesaldiaren nozioaren bidez, bizitzaren bidaia simulatzen da, animaliei eta paisaia naturalei dagokien zerbait. Nola egin dezakete topo bi ibilbide bereizik eta elkarrekin bidaiatu? Nola eragin diezaiokete elkarri eta elkarri lagundu? Nola apurtu daiteke gizakien eta animalien arteko hierarkia?
- Herrialdea: Grezia
- Koreografia: Danae & Dionysios
- Dantzariak: Danae & Dionysios
- Musika: Constantine Scourlis, Biolontxelista: Konstatinos Chinis
18:15
Hang Tho Creative -ren False Memories
Iraupena: 15 min
Azaldu ezin den lotura duten bi banakoren ideia du inspirazio-iturri pieza honek. Modu abstraktuan, haien sentimendua da entitate bakar bat izatea beren mundu espiritualean, bai elkarrekin daudenean, bai fisikoki bananduta daudenean. Oroimena, zalantzarik gabe, kontzeptu hauskorra da. Batzuetan gauzak nahi bezala gogoratzen ditugu. Eta irudimenak errealitatetik ihes egiten laguntzen digu, lasaitasuna edo bakea aurkitzeko.
- Herrialdea: Herbehereak
- Koreografia: Tu Hoang, Hiro Murata
- Dantzariak: Tu Hoang, Ahsley Affolter
- Musika: David Granstrom A2 eta Flxk1 & DB1-en Obsidian