Dantzaldia 2023 museoan - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Urriak 3

Dantzaldia 2023 museoan

"Samsara" eta "Otempodiz"

Museoak, beste behin ere, Dantzaldia Nazioarteko Dantza Jaialdiaren programazioarekin bat egingo du, Hall Icazan hainbat proposamen eszeniko jasoz. 24. edizio honetan ikuspegi askotatik egindako dantza-aukeraketa bat proposatzen da, maitasuna, denbora, geografia eta konplizitatea bezalako gaiak, besteak beste, balioan jarriz.

Ohar informatiboa: Sarrerak programa osatzen duten bi saioetara joatea barne hartzen du.

Data:

2023-10-03

Ordua:

18:30etan

Prezioa:

Dohakoa

Lekua:

Bilboko Arte Ederren Museoa Museo plaza, 2

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

- Lagunek lehentasuna: irailaren 21etik 24ra
- Publikoa oro har: 25etik aurrera
Eman izena hemen

  • Musika

 

 


CHEY JURADO & JAVITO MARIO | Extremadura
Samsara

Iraupena: 15 min.

Gizakiak nortasuna galdu du bere baitatik kanpo aurkitu nahi duelako. Hortik sortzen da Samsara izeneko lana, harea-gazteluz eta ilusio-labirintoz osatutako betiereko ziklo batean dibagatzearen ondorioz. Ziklo horretan, behatzailearen eta behatuaren arteko barnedualtasunaren onarpenetik eta haren amaieratik etorriko dira irtenbidea eta norbera aurkitzea.

Koreografoa: Chey Jurado y Javito Mario
Interpreteak: Chey Jurado y Javito Mario
Musika: Mud – Nicolas Jaer // Spectacle of Ritual – Kali Malone

 

 


ERTZA | Euskadi 
Otempodiz

Iraupena: 25 min.


Esaten denez, mendebaldean denbora zenbatu egiten da, neurtu, erosi, saldu, aurreikusi, antolatu; ondasun objektiboa da, gizakiagandik bereizia, hainbat gauza egiteko erabiltzen duguna, baina gehienetan falta egiten zaiguna. Afrikan berriz denbora bizi egiten da, eduki egiten da, egin egiten da; ondasun subjektiboa da, gizakiari zuzenki loturik doana, orainaldian bizitzen dena eta ia inoiz ez dena falta. Munduko punta batean edo bestean jaiotzearen patuak halabeharrez markatzen du aurrerantzean izango dugun denboraren ulermena, eta dena aldakorra den arren, nekez lortuko dugu lehen ikasgai hori ahaztea. Denbora modu askotara bizi daiteke, bai eta bere esklabu izatera iritxi ere; baina ukaezina dena, dantzak eskaintzen digun gaitasuna da, denbora orainaldi absolutu batetan bizitzeko ematen digun ahalmena, eta hau munduko edozein herrialdetan betetzen da.

Otempodiz dantza-lanak denbora hainbat kulturatan bizitzeko ditugun moduak aztertzen ditu, dantza-hizkera batzuk konbinatuz: hiri-hizkuntza koreografikoa, tradizionala eta garaikidea.


Koreografoa: Asier Zabaleta Mendia
Interpreteak: Fenias Nhumaio eta Deissane Machava
Musika: Batzuk