Jarduerak

Artistekin topaketak
Daniel Tamayorekin topaketa
Alegiak
Data:
2025-02-18
Ordua:
18:30ean
Prezioa:
Doako jarduera
Hizkuntza:
Gaztelera
Lekua:
Arte Ederren Bilboko Museoa, Museo Plaza, 2
Norentzat:
Arrunta, Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Izen-emateak hemen eta museoko leihatilan
Plaza-kopurua:
Mugatuta
- Topaketak
Babeslea:
Daniel Tamayok hitzaldia emango du Félix María de Samaniegoren Alegiak liburuari buruzko bere azken proiektuaren karietara. Topaketan, bilbotar margolariak argitu egingo du nolakoa izan zen museoak argitaratutako liburua ilustratzen duten irudiak digitalki sortzeko prozesua. Gainera, hausnarketa egingo du literatura-ilustrazioaz eta kontakizun horiek ikonografia garaikidez hornitzeko daukan interesaren jatorriaz.
Félix María de Samaniego arabarraren Fábulas en verso castellano liburuaren lehen ale ilustratua 1787an argitaratu zen. Daniel Tamayok digitalki sortu ditu museoak euskara hutsez egindako argitaraldi berriaren ehun bat ilustrazioak. Tamayoren lan horren jatorriko aleak liburu ospetsuaren zenbait ale historikoren ondoan daude ikusgai.