Jarduerak
Bizkaiari begira
Bizkaiari begira
Artearen Ibilbidea BBK IV: Bitartekaritza zerbitzua
Artearen Ibilbidea BBK programak museoaren bilduma bertako aretoetatik harago zabaltzen du, kultura artistikoa herritarrei hurbiltzea sustatzeko, eta, aldi berean, bere ondare-aberastasuna erakusten du. Lehen bi edizioetan bildumako lan aipagarriak izan ziren jendaurrean ikusgai, eta, joan den edizioan, emakume artistek egindako lanen eta emakumeen irudia jasotzen duten artelanen sorta bat. Laugarren denboraldi honetan, Bizkaiak artean duen irudia bihurtu da protagonista.
Data:
2023-05-23 2023-12-03
Ordua:
* Behean ikusi
Prezioa:
Doakoa
Hizkuntza:
Euskara eta gaztelera
Lekua:
Herri bakoitzean
Norentzat:
Arrunta
Izen-ematea/ sarrerak:
* Behean ikusi
- Bisita gidatuak
Babeslea:
Horretarako –BBKren eta museoaren ekimen bateratuari esker–, Artearen Ibilbideak museoaren bildumako obren kalitate handiko erreprodukzioak jarriko ditu gune publikoetan. Horretarako, hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) programa iritsiko den Bizkaiko 28 udalerrietako udalen laguntza izango du; horietako bakoitzak astebetez hartuko dute ekimen hau, topagune publiko irisgarrietan eta aire zabalean: Bilbao, Barakaldo, Muskiz, Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena (Las Carreras), Balmaseda, Getxo, Plentzia, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Nabarniz, Gernika-Lumo, Mungia, Gamiz-Fika, Erandio, Sestao, Bakio, Gordexola, Ugao-Miraballes, Basauri, Etxebarri, Lezama, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Garai eta Durango.
Ekimen honen proposamen didaktikoaren barruan, doako bitartekaritza-programa bat abian jarri da; programa horren barruan, ikastetxeentzako eta kultur elkarteentzako bisita komentatuak daude, eta orobat arreta eskainiko zaie erakusketa ikustera joango diren bisitarien kontsultei.
Bilbo Maiatzak 22tik 29ra
Barakaldo Maiatzak 29tik ekainak 5era
Muskiz Ekainak 5etik 12ra
Portugalete Ekainak12tik 19ra
Valle de Trápaga-Trapagaran Ekainak 19tik 26ra
Abanto y Zierbena Ekainak 26tik uztailak 3ra
Balmaseda Uztailak 3tik 10era
Plentzia Uztailak 17tik 24ra
Getxo (muelle de Evaristo Churruca) Uztailak 10etik 17ra
Bermeo Uztailak 24tik 31era
Mundaka Uztailak 31etik abuztuak 7ra
Elantxobe Abuztuak 7tik 14ra
Nabarniz Abuztuak 14tik 21era
Gernika-Lumo Abuztuak 21etik 28ra
Mungia Abuztuak 28tik Irailak 4ra
Gamiz-Fika Irailak 4tik 11ra
Erandio Irailak 11tik 18ra
Sestao Irailak 18tik 24ra
Bakio Irailak 25etik Urriak 2ra
Gordexola Urriak 2tik 9ra
Ugao-Miraballes Urriak 9tik 16ra
Basauri Urriak 16tik 23ra
Etxebarri Urriak 23tik 30ra
Lezama Urriak 30etik azaroak 6ra
Amorebieta Azaroak 6tik 13ra
Iurreta Azaroak 13tik 20ra
Garai Azaroak 20tik 27ra
Durango Azaroak 27tik abenduak 3ra
- Tel.: 94 439 61 41, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 15:00etara
- Edo email honetan: deac@bilbaomuseoa.eus
Asteko egun guztietan, astelehenetan izan ezik
Maiatzaren 23tik ekainaren 25era
Asteartea/asteazkena/osteguna/ostirala 10:00etatik 12:00etara
Asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara
Ekainaren 27tik irailaren 10era
Asteartea/asteazkena/osteguna/ostirala 18:30etik 20:30era
Asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara
Irailaren 12tik abenduaren 3ra
Asteartea/asteazkena/osteguna/ostirala 10:00etatik 12:00etara
Asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara