Jarduerak
Bisita Arriola-Lerchundi Liburutegira
Laguneentzako jarduera esklusiboa
Data:
2025-01-20 2025-01-27
Ordua:
• Astelehena, urtarrilak 20 | 11:30etan • Astelehena, urtarrilak 27 | 17:30etan
Prezioa:
Doakoa
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Lekua:
Elkargunea: Santiago Katedraleko Ate Nagusia
Norentzat:
Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
LEKUAK AGORTU DIRA
Plaza-kopurua:
Mugatua
- Bisita gidatuak
Eskuizkribu sorta bat aurkezten duen “Artea historian” erakusketa dela-eta, bisita gidatu bat antolatu dugu Arriola-Lerchundi Liburutegira. Liburutegi hori bilduma pribatu ospetsuenetako bat da, eta arlo horretako adituek aintzatesten dute.
Bilbon kontserbatutako liburutegi honek 20.000 inprimaki inguru biltzen ditu, 140 inkunable eta balio dokumental eta artistiko handiko 15.000 eskuizkribu barne.
Bildumagileak berak, José María Arriolak, gidatuko gaitu, eta bilduma bikain honen sekretuak eta gordetzen dituen istorio liluragarriak partekatuko ditu. Bitxi bibliografiko hau ezagutzeko aukera paregabea.