Bildumazaletasun publikoaren eta pribatuaren artean: Sota kasua - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Sota familia. Artea eta mezenasgoa

Bildumazaletasun publikoaren eta pribatuaren artean: Sota kasua

Ibilbide bat, Javier Novo eta Miriam Alzuriren eskutik

“Sota familia. Artea eta mezenasgoa” erakusketan zeharreko ibilbide honek, bi ahotsek lagunduta, hurbiletik ikusaraziko digu XX. mendearen hasieran, Bilbon, arte-bildumazaletasunaren inguruan izandako jarduera bizia, publikoa zein pribatua. Oraingoan, Javier Novok eta Miriam Alzurik erakusketaren protagonista den Sota familiaren bildumaren kasura hurbilketa bikoitza egitea proposatuko digute.

Data:

2024-07-02

Ordua:

Bi saio: 12:00etan eta 18:00etanIraupena: Ordubete, g.g.b.

Prezioa:

Doako jarduera

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko MuseoaMuseo Plaza, 2

Norentzat:

Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK AGORTU DIRA

Plaza-kopurua:

20 pertsona saio bakoitzeko

  • Bisita gidatuak
  • Museoaren Lagunentzat bakarrik

Babeslea:

Mende-aldaketan Bilbon izandako kultur sustapen handinahia haztegi bikaina izan zen arte-bildumazaletasunak eztanda egin zezan herrialdean lehenengoz. Interes hasiberri hura mota guztietako obra eta artisten bila aritu zen buru-belarri, eta Ramón de la Sota y Llano (1857-1936) bilbotar enpresari ospetsuaren bilduma izan zen horren adibiderik garrantzitsuenetako bat.

“Sota familia. Artea eta mezenasgoa” erakusketaren bitartez, bildumazaletasun haren erakusgarri esanguratsu bat identifikatzen dugu. Ikus daitekeenez, interes handia eragiten zuten antzinako artistek zein modernoek: Francisco de Goya, Grekoa, Ignacio de Zuloaga, Adolfo Guiard eta Anselmo Guinea, besteak beste.

Hain zuzen, artista horien obretako batzuek, azkenean, bilduma instituzional garrantzitsuak osatu zituzten, hala nola gaur egungo Arte Ederren Bilboko Museoarena.

Sota familiak, haren bilduma aberasteagatik nabarmentzeaz gain, aktiboki parte hartu zuen erakunde honen kudeaketa-organoetan (Patronatuaren bidez), eta garaiko artista modernoei emandako mezenasgo, babes eta konplizitate leialean; bide horretatik zehaztu zen, azkenik, Museoaren eraketa, 40ko hamarkadan.

 

 

Parte-hartzaileak

Javier Novo González

Museoko Kontserbazio eta Ikerketako koordinatzailea  

Miriam Alzuri

Bilboko Arte Eder Museoko Arte Moderno eta Garaikideko kontserbatzailea