Jarduerak

Lagun Artean Programa / Lagunentzat esklusiboa
Bidaia kulturala Madrilera
Errege-erreginen Bildumen Galeriara eta Prado Museora bisita
Museoak Lagun Artean programarekin jarraitzen du, museoko kideentzat soilik diren bidaia kulturalen proposamena.
Data:
2025-03-13 2025-03-14
Ordua:
Programan ikusi
Prezioa:
• Bi Lagunentzako tarifa gela partekatuan, 620 €• Lagun batentzako tarifa, erabilera indibidualeko logelan, 410 €
Hizkuntza:
Gaztelera
Lekua:
Madrid
Norentzat:
Museoaren lagunak
Izen-ematea/ sarrerak:
Lekuak amaitu dira. Inskripzio hau osatuz gero, zerrenda batean erregistratuta geratuko zara, lekuren bat baliogabetzen bada.Itxaron-zerrenda
Plaza-kopurua:
Mugatuta
- Bisita gidatuak
- Museoaren Lagunentzat bakarrik
Lagun Artean ekimenak bere hedadura zabaldu, eta Madrilera garamatza, Antonio Morok margotutako gure Filipe II.aren erretratua (c. 1549-1550) Errege-erreginen Bildumen Galerian baitago aldi baterako maileguan. Han, obra testuinguru berri horretan ikusteko aukera izango dugu, errege-erreginen bildumetan zehar ibilbide gidatua egiteaz gain. Halaber, bidaia hau aukera paregabea izango da Prado Museo Nazionala bisitatzeko. Han, Susana Maravall, Jarduera Sailekoa, izango da gure taldearekin.
Bidaia-planean honako hauek sartzen dira: museoetarako sarrerak eta bisita gidatuak, joan-etorriak autobusez, hoteleko gau bat (gosaria barne), eta osteguneko eta ostiraleko bazkariak (ostegun arratsaldea eta afaria libre izango da. Afari antolatu baterako aukera emango da, preziotik kanpo). Bidaia asegurua barne.
¿Te unes a nuestra Comunidad? Hazte amigo aquí
Osteguna, martxoak 13
-
9.00.
Topaketa museoaren kanpoaldean
-
9.15
Autobusean irten
-
13.30
Madrilera iritsi
-
14.10
Check-in Catalonia hotelean (Gran Vía 7-9)
-
14.30
Bazkaria hoteleko jatetxean
-
16.30
Errege-erreginen Bildumen Galeriara irteera
-
17.00-18.30
Bisita gidatua
-
Afari librea
Ostirala, martxoak 14
-
9.30
Topaketa museoaren kanpoaldean
-
10.00
Bisita gidatua eta denbora librea
-
13.00
Autobusean irteera Bilbora
-
14.00
Jatetxean bazkaria, Madril kanpoaldean
-
16.00
Autobusez Bilbora
-
19.30
Bilbora iritsi
Ordurako iristea eskatzen da. Bidaia aurreikusitako orduan hasiko da.
Erreserba bertan behera utziz gero edo ez joatekotan, ez da izango aukerarik eguna aldatzeko edo ordaindutako zenbatekoa itzultzeko.