Begirada berriak, kontakizun zaharrak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Hitzaldia

Begirada berriak, kontakizun zaharrak

Eugenia Tenenbaumen hitzaldia

Hitzaldi honetan, Eugenia Tenenbaum artearen historialariak bildumako artelan eta artista garrantzitsuenetako batzuen (Paul Gauguin, Mary Cassatt, Sofonisba Anguissola...) berrirakurketa feminista eta dekoloniala egingo du.

Data:

2024-03-07

Ordua:

19:00etan

Prezioa:

• Publikoa, oro har: 8 € • Lagunak: 5 €

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Izen-ematea/ sarrerak:

LEKUAK BETE DIRA

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Bai artearen historiak bai museografiak erronka eta desafio ugariri egin diete aurre: kultur ondarerako sarbidea eskuragarritasuna demokratizatzen ahalegintzea, beren bildumak publiko orokorrari erakutsi eta gerturatzeko eraz birpentsatzea, lan berriak eskuratu eta erakusteko eremuak sortzea, teknologiaren aurrerapenak txertatzea… Baina, zer gertatzen da kontakizun historiografiko eta museistikoarekin? Nola hurbiltzen dira museoak beren obretara? Nola irakatsi eta laguntzen digute, begiratzeko ekintzan? 

Begirada berriak, kontakizun zaharrak izeneko hitzaldi honetan, Eugenia Tenenbaumek bildumako zenbait artelan aztertuko ditu, erakusteko genero-ikuspegia eta ikuspegi dekoloniala zein neurritan diren kontakizun historiografikoaren ardatz egituratzaileak, eta nola hura aberastu, osatu eta aniztasuna ematen dioten. Diskurtso hegemonikoak ezbaian jartzeko, beste berrirakurketa batzuei ekiteko eta gure begiratzeko moduaz birpentsatzeko.  

Parte-hartzaileak

Eugenia Tenenbaum

Artearen historialaria eta kultur dibulgatzailea.

La mirada inquieta (2022) eta Las mujeres detrás de Picasso (2023) liburuen egilea.