Azal-azalean - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Azal-azalean

LGTBIQ+ programa. Dibertsitatearen aldeko kartografia bat

Data:

2023-06-20 2023-06-23

Hizkuntza:

Gazteleraz

Lekua:

Arte Ederren Bilboko Museoa

Norentzat:

Arrunta

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak
  • Tailerrak

Stonewalleko istiluek eskubide sozialen arloan historiaren ibilbidea aldatu zutenetik 54 urtera, oraindik ere ezinbestekoa da genero-identitateen aniztasunaren eta horien eskubideen inguruan jorratu behar diren erronketan arreta jarriko duten hausnarketa-programak eta -guneak sortzea.

Arte Ederren Bilboko Museoak LGTBIQ+ Harrotasunaren ospakizunarekin bat egiten du, zenbait tresna eta material aktibatuta –hala nola gutunak, loreak, fanzineak, liburuak, kartelak eta hitza bera– askotariko proposamenak zabaltzen dituen programa baten bidez, kartografia disidente bat marrazte aldera.

Proposamen horren helburua, nagusiki, askotariko sentsibilitateei entzutea eta haiek aintzat hartzea da, kontuan hartuta askotariko esperientzia eta baldintzatzaileek zeharkatzen dituztela.

Guztiak azal-azalean biziak.

 

Aurreko jarduerak:

2023|06|22

Mikroipuinak II

«Dalloway andreak esan zuen berak erosiko zituela loreak»

Berriro jarri da martxan Mikroipuinak partaidetzazko bisitaldia, bildumaren berrirakurketak aztertzeko eta idazketaren berezko asmamena eta izaera poetikoa zabaltzeko; oraingoan, genero-identitatearekin lotutako erreferentzia literarioak hartu dira abiapuntu.

Informazio gehiago >

2023|06|20

Arrakaletako bizimodua. Hitzaldi performatiboa

Disidentzia sexualaz hitz egiteko liburuak, fanzineak, esamesak eta loreak

Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte Ederren Fakultateko Liburutegiko zuzendari Javier Pérez Iglesiasek hitzaldi performatibo bat emango du.

Informazio gehiago >