Arte (modernoaren) bilbea. Museoa eta haren testuinguruak - Bilboko Arte Ederren Museoaren

Ekainak 26, 27 eta 28

Arte (modernoaren) bilbea. Museoa eta haren testuinguruak

Udako ikastaroa V

Data:

2024-06-26 2024-06-28

Ordua:

9:00 - 18:00

Prezioa:

Ikusi behean

Hizkuntza:

Gaztelania

Lekua:

Aurrez aurrekoa: Torre Iberdrola (Euskadi plaza, 5, Bilbo) Online modalitatea ere eskuragarri

Norentzat:

Arrunta, Museoaren lagunak

Plaza-kopurua:

Mugatua

  • Ikastaroak, jardunaldiak eta hitzaldiak

Museo bakoitza ingurune sozial eta kultural jakin batetik abiatuta eraikitzen da, eta bere hiriarekiko, bere herrialdearekiko eta, batez ere, bere komunitate artistikoarekiko sinbiosian eboluzionatzen du. Bertan, identitate bereziak eta asmo kosmopolitak elkartzen dira, iraganaren berrikuspenari eta modernotasunaren indarrari aldi berean erreparatzen dion arte-bilbe batean.

Arte Modernoko Bilboko Museoa 1924an sortu zen, eta, haren mendeurrenarekin bat eginez, Gondra Barandiarán Fundazioaren babesari esker museoak sustatutako udako ikastaroaren laugarren edizioa erakundeak bere testuinguruarekin –kasu honetan, euskal artearekin– duen lotura horri buruzkoa izango da, XX. mendearen hasieran “eskola” moderno hori eraiki zenetik –modernoa, ikuspuntu kritiko eta historiografikotik– gaur egungo artearen egitura dinamikoan duen esanahia ulertu arte.

Juan de la Encina kritikariak 1919an argitaratutako La trama del arte vasco (Euskal artearen bilbea) monografia ospetsuaren izenburua erabiliz, ikastaroak esparru espezifikotik harago joko du, eta eszenatoki eta testuinguru berezien interpretazioan lan egiten duten Espainiako eta nazioarteko beste museo batzuen adibideak ekarriko ditu.

Noiz

  • 2024ko ekainaren 26tik 28ra

Non

  • Aurrez aurre: Torre Iberdrola auditorioa (Euskadi plaza, 5. Bilbo)
  • Streaming: Ekainaren 24an, astelehena, modalitate honetan izena eman duten ikasleei dagozkien estekak bidaliko zaizkie, ikastaroaren garapena zuzenean jarraitzeko.
Kurtsoko programa

Uztailak 26, asteazkena

9:00 Acreditación

9:30 Presentación Miguel Zugaza Director del Museo de Bellas Artes de Bilbao

10:00 El museo, un relato de ficción especulativa Manuel Segade Director del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madrid

11:00 La colección del museo como obra colectiva Juan José Lahuerta Profesor de Historia del Arte de la Escuela TS de Arquitectura de Barcelona

Pausa

12:30 Entreacto. Bilbao y el arte moderno Miriam Alzuri Conservadora de Arte Moderno y Contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao Mikel Onandia Historiador del arte y comisario de exposiciones

16:00 Entre ya-no y aún-no. Dos casos de mi trabajo con colecciones de museos Asier Mendizabal Artista

17:00 Mesa redonda. Los lugares del arte Catalina Lozano Comisaria jefe del Museo de Arte Contemporáneo del País Vasco, Artium Museoa
Manuel Cirauqui Curator del museo Guggenheim Bilbao Fernando Pérez Director de Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbao

Uztailak 27, osteguna

10:00 Decolonizar el tiempo Cristiana Collu Directora de museo, consejera artística y comisaria

11:00 Al sur de Mondrian: desplazamientos, sobrevivencias y fantasmática de lo moderno. Joaquín Torres García, Tarsila do Amaral, Armando Reverón Luis Pérez-Oramas Conservador emérito de Arte Latinoamericano del Museo de Arte Moderno, MoMA, Nueva York

Pausa

12:30 Pensamiento feminista, teoría feminista e institucionalización del feminismo en el arte contemporáneo vasco Xabier Arakistain ComisariA independiente

16:00 Arteder. La colección y las historias del museo Javier Novo Coordinador de Conservación e Investigación del Museo de Bellas Artes de Bilbao

17:00 Mesa redonda. Historiografías del arte (vasco) * Miren Jaio Profesora de Historia del Arte de la UPV/EHU e integrante de Bulegoa z/b Aimar Arriola Comisario independiente y responsable del programa Intermediae en Matadero, Madrid Ismael Manterola Decano de la Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU

Uztailak 28, ostirala

10:00 Ulm-Santiago-Bilbao. Diseño y libertad. Guillermo Capdevila in memoriam Gilermo Zuaznabar Conservador jefe del Museo de Bellas Artes de Bilbao

11:00 Imagen, materia y deseo: descifrar (y situar) una práctica cultural Alfredo Puente Curator de la Fundación Cerezales Antonino y Cinia [FCAYC]

12:00 Conversación Cristina Iglesias Artista Miguel Zugaza Director del Museo de Bellas Artes de Bilbao

Pausa

13:30 Art Galleries and Civic Culture: the National Gallery of Ireland and its role in public life, 1854 to 2024 * Caroline Campbell Directora de la National Gallery of Ireland, Dublín


* Gaztelaniarako aldibereko itzulpena

Hizlariak

Manuel Segade


Director del Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía, Madrid

Juan José Lahuerta


Profesor de Historia del Arte de la Escuela TS de Arquitectura de Barcelona

Miriam Alzuri


Conservadora de Arte Moderno y Contemporáneo del Museo de Bellas Artes de Bilbao

Mikel Onandia


Historiador del arte y comisario de exposiciones

Asier Mendizabal


Artista

Catalina Lozano


Comisaria jefe del Museo de Arte Contemporáneo del País Vasco, Artium Museoa

Manuel Cirauqui


Curator del museo Guggenheim Bilbao

Fernando Pérez


Director de Azkuna Zentroa-Alhondiga Bilbao

Cristiana Collu


Directora de museo, consejera artística y comisaria

Luis Pérez-Oramas


Conservador emérito de Arte Latinoamericano del Museo de Arte Moderno, MoMA, Nueva York

Ismael Manterola


Decano de la Facultad de Bellas Artes de la UPV/EHU

Xabier Arakistain


ComisariA independiente

Javier Novo


Coordinador de Conservación e Investigación del Museo de Bellas Artes de Bilbao

Miren Jaio


Profesora de Historia del Arte de la UPV/EHU e integrante de Bulegoa z/b

Aimar Arriola


Comisario independiente y responsable del programa Intermediae en Matadero, Madrid

Gilermo Zuaznabar


Conservador jefe del Museo de Bellas Artes de Bilbao

Alfredo Puente


Curator de la Fundación Cerezales Antonino y Cinia [FCAYC]

Cristina Iglesias


Artista

Miguel Zugaza


Director del Museo de Bellas Artes de Bilbao

Caroline Campbell


Directora de la National Gallery of Ireland, Dublín
Izen-ematea

Ekainaren 17ra arte.

Honako hauek hartzen ditu barnean matrikulak: ikastaroan parte hartzea, dokumentazioaren karpeta eta Deustuko Unibertsitateak emandako bertaratze-ziurtagiria.

Deustuko Unibertsitateak ziurtagiri akademikoa ere emango die (2 ECTS kreditu), izena eman ondoren, honako helbide elektroniko honetara eskaera bidaltzen duten interesdunei: cursodeverano@bilbaomuseoa.eus.

Gondra Barandiarán Fundazioak doan parte hartu ahal izateko 20 beka eskainiko ditu.

Tarifak
  Aurrez aurrekoa Streaming
 
Orokorra 170 € 136 €
 
Museoaren Lagunak 136 € 108 €
 
Ikasle eta langabetuak 100 € 80 €
 


Ikasle zein langabetu modalitaterako, ezinbestekoa da dagokion dokumentazioa aurkeztea (unibertsitateko ikasle-txartela edo DARDE ziurtagiria), kopia fitxategi bakar batean bidaliz helbide honetara, PDF formatuan: cursodeverano@bilbaomuseoa.eus.

Bekak eskatzeko informazioa

Gondra Barandiarán Fundazioak 20 beka emango dizkie ikastaroaren edukiekin lotutako goi-mailako titulazioa duten 35 urtetik beherako gazte profesionalei (museoko beken programako kideak barne).

Hautagaiak aukeratzeko, prestakuntza-profila, espediente akademikoa eta ikastaroarekiko interesa aztertuko dira. Beka eskuratzeak matrikula-tasak ez ordaintzea eta ikastaroan nahitaez parte hartzea dakar.

Eskaera egiteko epea:

  • 2024ko ekainaren 10era arte
    Ez da eskaerarik onartuko adierazitako datetatik kanpo.

Eskabidea nola egin:

Dokumentazioa:

  • NANa edo agiri baliokidea
  • Unibertsitate-titulua eta ikasketa-espedientea
  • Motibazio-gutuna

Fitxategi bakar batean bidaliko da, PDF formatuan. Museoak, hala iritziz gero, dokumentuen originalak eskatu ahal izango ditu edozein unetan